wrapper

Oharrak

Karmelo Etxegarai Ikastolako jolastokia birmoldatu eta irisgarritasun baldintzetara egokitzeko proiektuaren esleipena

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Alkateak 2017ko martxoarn 29an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako jolastokia birmoldatu eta irisgarritasun baldintzetara egokitzeko proiektuak jasotako lanak kontratatzeko espedientea onartu zuen publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez. Proiektu teknikoa BIRG Rezabal-Gurrutxaga arkitekturidatzi zuten.

Proiektua, gainera, Udalbatzak onartu du 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran.

Hasierako proiektua 2 fasetan banadu da, eta orain lehen fasearen esleipena tramiatua da, 56.925,56 €ko aurrekontuarekin.

Dagokion lizitazio prozedura burutu ondoren, Alkateak 2017ko maiatzaren 22an emandako ebazpenaren bidez, obra kontratua Santos Uria Lopetegik ordezkatzen duen EXCAVACIONES EKIN S.L..ri esleitzea ebaztu du. Kontratuaren prezioa 56.356,85 €koa da %21eko BEZa barne. Gainera, kantitate honen barruan gai guztiak sartzen dira: zergak, gastuak, eta zergen arloko edozein tasa edo ariel, bai eta esleipendunaren industri onura eta garraio gastuak ere. Horrez gain, kontratistak eskaini dituen hobekuntza guztiak egin behar ditu.

Lanak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da, replanteoaren ondoren (Udalaren lanen egutegia kontuan izanik replanteoa maiatzean egingo da).

Kontratuaren formalizazioa 2017ko maiatzaren 22an egin zen.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information