wrapper

Oharrak

Baigera 1 gizarte zentroko taberna-jatetxearen ostalaritza zerbitzuaren kudeaketa kontratu esleipena

Kontratuaren formalizaioaren iragarkia: Enparan kalea, 6an dagoen BAIGERA 1 gizarte zentroko taberna-jatetxearen ostalaritza zerbitzuaren kudeaketa kontratua.

1.- Kontratua eman duen erakundea

a) Erakundea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea bideratzen ari den Saila: Udalaren Idazkaritza.
c) Kontratatzaile profileko internet helbidea: www.azpeitia.eus

2.- Kontratuaren helburua

a) Kontratu mota: Zerbitzuaren kudeaketa.
b) Kontratuaren azalpena: Azpeitiko Enparan kalea 6an kokatua dagoen Gizarte Zentroko BAIGERA 1 osatzen duten instalazioen zaintza-zerbitzua, taberna-jatetxearen kudeaketa, eta instalazio horien mantentze-lan eta garbiketa zerbitzuak

c) Lizitatzio iragarkia argitaratu zen aldizkari ofiziala eta eguna: 2016ko azaroaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (207 zenbakia).

3.- Izapidea, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidea: ohizkoa.
b) Prozedura: irekia.

4.- Urteko lizitatzio kanona: 1.950 € gehi BEZa.

5.- Esleipena

a) Eguna: Alkatetzak 2017ko maiatzaren 10ean emandako Ebazpena.
b) Kontratista: David Agirre Eizagirre.
c) Esleipen kanona: urteko 1.950 € gehi BEZa.
d) Arrazoia: lehen lizitatzaileak frogaldian atzera egin du. Baldintza Administratibo Berezien agiriaren ezarritako erizpideak kontuan izanik ekonomikoki eskaintza onuragarriena.
e) Ezargarri den hitzarmena: Gipuzkoako ostalaritzaren hitzarmena (GAOn 2009ko otsailaren 5an argitaratua).

Horrez gain, kontratistak Baldintza Administratibo Berezien pleguak, Udalaren erizpideak, eta bere eskaintzan adierazitako hobekuntzak bete beharko ditu.

d) Kontratuaren iraupena: 2 urte, urtez urteko luzapenak egon daitezke beste bi urtetan. Beharrezkoa izango da aurretik 6 hilabeteko froga epea gainditzea.

Kontratuaren formalizazioa: 2017ko maiatzaren 10a.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information