wrapper

Oharrak

Material elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Diputatuen Kontseiluaren 2016ko irailaren 27ko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatuak 2017ko urtarrilaren 10eko foru aginduaren bitartez, BERDIN S.L., N.I.F.: B 20828372 enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez atxikitako entitateentzako material elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren eta Azpeitiko Udala dagokigun espedientera atxikituriko entitatea dela, 2017ko martxoaren 29ko dekretuen bitartez material elektrikoaren hornidura kontratua BERDIN S.L.. enpresari esleitzea onartu zen, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.
Exekuzio prezioa: 41,477 €
Prezio gaineko %ko beherapena: %48,4
Kontratua gauzatzeko epea:
-BI URTE, kontratua sinatzen denetik kontatzen hasita (2017ko apirilaren 1ean).
-Luzapena: Urtebeteko bi luzapen gehienez.

Kontratuaren formalizazioa 2017ko apirilaren 1ean burutu da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information