wrapper

Hiri Antolamenduaren Plangintza Ororrean 1“Alde Zaharra” HE Hirigintza eremuko 1.1 azpieremurako Birpartzelazio Proiektua

Alkatetzak 2017ko maiatzaren 8an emandako Ebazpenaren bidez, Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorrean 1.1. HE Hirigintza eremuko 1.1 azpieremurako Birpartzelazio Proiektuaren tramitazioari hasiera eman zaio. Dokumentua Nerea Azpiazuk aurkeztu du Zinealdea S.L.ren eta Altuna y Uria S.A.ren izenean, eta Jon Orue Etxebarria Iturri abokatuak idatzi du.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa den ekainaren 30ko 2/2006 Legearen 43. artikuloak dioena jarraituz, jendaurreko erakustaldian jarriko da aipatutako espedientea, Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitzen den hurrengo egunetik hasita. Aipatutako epean aztertu eta egoki iritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan eta Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta.

Dokumentua, modu berean, Udalaren Web orrian argitaratuko da.

Azpeitian, 2017ko maiatzaren 8an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

DOKUMENTAZIOA

Egoera

Aportatutako finkak

Ordenazio orokorra

Kalifikazioa

PEOuaren ezagutza

1. partzela

2.partzela

3. partzela

Lagapen eremua

Proiektua