wrapper

Oharrak

Berogailurako C gasolioaren hornidura kontratuaren esleipena

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Diputatuen Kontseiluaren 2016ko irailaren 6ko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatuak 2016ko abenduaren 2ko foru aginduaren bitartez, SUMOIL S.A., N.I.F.:A48455299 enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez atxikitako entitateentzako berogailurako C gasolioaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren eta Azpeitiko Kirol Patronatua eta Azpeitiko Udala dagokigun espedientera atxikituriko entitateak direla, 2017ko otsailaren 28ko dekretuen bitartez berogailurako C gasolioaren hornidura kontratua SUMOIL, S.A. enpresari esleitzea onartu zen, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.
Azken prezioa: 402,87 €/m3.
Kontratua gauzatzeko epea:
-BI URTE, kontratua sinatzen denetik kontatzen hasita.
-Luzapena: Urtebeteko bi luzapen gehienez.

Kontratuaren formalizazioa 2017ko martxoaren 1ean burutu da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information