wrapper

Oharrak

Salbe auzoa 10-13 bitartean dagoen bidea urbanizatzeko proiektuan jasotako lanak publizitatedun prozedura negoziatu bidez egiteko iragarkia

Alkateak 2017ko apirilaren 26an emandako Ebazpen bidez onartu da publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko salbe auzoa 10-13 bitartean dagoen bidea urbanizatzeko proiektuan jasotako lanak egiteko kontratazio espedientea.

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 177.2 eta 142.4 artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Kontratuaren helburua da Azpeitiko Salbe auzoa, 10-13 bitartean dagoen bidea urbanizatzeko proiektuan jasotako lanak exekutatzea. Lan horiek izen bera duten proiektuaren baitan jaso dira, Jose Mª Alberdi arkitektoak idatzia eta Azpeitiko udalak 2017ko apirilaren 26an onartutakoa.

Jarduera hau Udalaren eskumena den kaleko zoladurak egiteko alorrean sar liteke. Hain zuzen ere Udalaren eskumen hori Toki Erakundeei buruzkoa den apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17,16) atalean aurreikusia dago.

c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko Salbe auzoa 10-13.

d) Lanak egiteko epea: 4 hilabete

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.

b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua, guztira 417.695,80 €-koa izango da, %21eko BEZ barne.

345.203,14 €-ko oinarri prezioa gehi 72.492,66 €-ko BEZa.

5.- Esleipena egiterakoan erabiliko diren irizpideak.

SPKL-aren testu bateratuko 169. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo den negoziazioa ondorengo irizpideen gainekoa izango dira, edota kontratuaren helburuarekin zehatz-mehatz lotu-tako beste edozein alderdi tekniko eta logis-tikoaren gainekoa.

1,-ESKAINTZA EKONOMIKOA: 60 puntu arte, gehienez.

Lizitazio prezioaren %0 eta %10eko jaitsierak 5 puntu izango dute, portzentai puntu bakoitza bajatzeagatik.

%10a gainditzen duten jeitsierak izango duten puntuazioa interpolazio edo tartekatze linealaren bidez zehaztuko da, eskaintza txikienari 60 puntu emanez eta %10eko jeitsierari 50 puntu.

2.- Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0tik 30 puntura):
Eskaintzetan ondorengo atalak garatu beharko dira:
Obra lanen azterketa eta antolaketa, obrari hasiera emateko disponibilitatea eta horiek gauzatzeko epea.

Proposamen teknikoaren luzera: Lote bakoitzeko GEHIENEZ 5 orri DIN A4, bi aldeetatik, hizkien gutxieneko tamaina 10.

3.- Berme-epea luzatzea: 10 puntu.

Berme epea luzatzen den urte bakoitzeko gehienez 2 puntu emango dira.

Eskaintzek hilabetetan adierazi beharko dute plegu hauetan adierazitako berme-epeari (urtebetekoa) dagokionean proposatutako epe-luzapena.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Agiriak eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA (Idazkaritza)
b) Helbidea: Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.
d) Telefonoa: 943 15 71 98.
e) Telefaxa: 943 15 72 01.
f) E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Informazioa jasotzeko epea: Parte hartze-ko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte.

8.- Eskatzailearen gutxieneko betebeharrak dagokigun deialdian partehartzeko:

LEHENENGO FASE horretan esku hartu ahal izateko, lehiatzaileek gutunazal itxi bat aurkeztu beharko dute, azalean honakoa idatzita: “AZPEITIKO SALBE AUZOA 10-13 BITARTEAN DAGOEN BIDEA URBANIZATZEKO PROIEKTUAN JASOTAKO LANEN KONTRATAZIO PROZEDURA NEGOZIATUAN ESKU HARTZEKO ESKARIA”.

Kartazal horretan enpresaren izena eta proposamenaren izenpetzailearen izen-abizenak adieraziko dira, noren izenean izenpetzen duen zehaztuz. Kartazalak ere izenpetuta egon beharko du.

Partehartze eskaintza egiteko modeloa Pleguan dator, 18. klausulan, hain zuzen ere.

9.- Parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a.

b) Iragarki honen argitaratze data: 2017ko maiatzaren 27a.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Parte hartzeko eskaera.

- Iragarki honen 8. atalean eta plegu administratiboen 18.1.b) eta ondorengoetan zerrendatzen den dokumentazioa, ERANTZUNKIZUNEKO ADIERAZPEN BATEN BIDEZ ORDEZKATUA IZAN DAITEKE: EREDU BAT ATXEKITZEN DA (I. ERANSKINA)

d) Aurkezteko tokia:
- Erakundea: AZPEITIKO UDALA (Erre-gistro Orokorra).
- Helbidea: Enparantza nagusia 5.
- Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

Proposamenak aipatutako lekuan aurkez-tuko dira, astelehenetik ostiralera, 08:30tatik 14:00etara, eta larunbatetan 12:30 ak bitartean.

SPKLaren Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera, parte-hartzeko eskaerak telefonoz ere egin daitezke, eta hala egiten duen eskatzaileak idatziz berretsi beharko du eskaera, gorago aipatu den eskaerak jasotzeko epea iraungi aurretik.

e) Aldaera onarpena: EZ
f) Eskaintzak aurkeztera gonbidatuko diren aurreikusten den enpresa kopurua: proze-duran parte hartzera ez dira 3 enpresa baino gutxiago gonbidatuko.

10.- Administrazio Pleguak eskuratu daitezkeen Web Orria.

www.azpeitia.eus

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2017ko apirilaren 26an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

DOKUMENTAZIOA

Pleguak

Plegu teknikoak

Memoria

Aurrekontua

Kalitatearen kontrolerako programa

Hondakinen kudeaketa

Segurtasun eta osasun azterketa

Planoen zerrenda

Planoak

Erantzukizun-adierazpena

 

ESLEIPENA

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information