wrapper

Oharrak

Azoka plazako Elikagunearen ekipamendua hornitzeko eta instalatzeko kontratuaren iragarkia

Alkatetzak 2017ko apirilaren 12an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko azoka plazako behe solairuko Nirea Elikagune elikadura zentroan ostalaritza ekipamendua hornitu eta instalatzeko kontratazio espedientea onartu zuen, jardunbide irekiaren bidez.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea emango zaio.
1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen kodea: 125K/2017

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko azoka plazako behe solairuko Nirea Elikagune elikadura zentroan ostalaritza ekipamendua hornitzea eta instalatzea (CPV-2008 kontratuaren xedeari dagokiona 39000000-2).

b) Ataletan banatzea: ez.
c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia azoka plazako lehen solairua.
d) Horniketa egiteko epea: kontratuaren formalizazio egin ondoren hilabeteko epean.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 252.847,52 € da (BEZa barne).
Kontratuaren osotasunerako balioetsitako aurrekontua: kopuru bera.

5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

A.1.- Proposamen ekonomikoa: 50 puntu.
A.2.- Berme epearen luzapena: 5 puntu.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.

B.1.- Ezaugarri teknikoak eta kalitatea: 40 puntu.
B.2.- Salmenta osteko zerbitzua eta beste hobekuntza batzuk.

Irizpide hauek Administrazio Klausulen Berezien Agiriaren 12. klausulan dauden behar bezala garatuta, eta hauek Kontratazio profilean daude argitaratuta.

.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

Lizitazioan parte hartzeko eta kaudimena egiaztatzeko baldintzak 10. eta 11. klausuletan daude jasota, Kontratazio profilean argitaratuak bere osotasunean.

Lizitatzailearen parte hartzeko ahalmena eta kaudimena adierazpen baten bidez egin daiteke (II eranskin moduan jasota dago kontratazio profilean)

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitikoudala.eus

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, proiektu teknikoa eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

c) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: Eskaintzak aurkezteko azken egunetik 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 14. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari enpresaren ordezkaria, bere fax eta telefono zenbakia eta helbide elektroniko bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 

OHARRA

Jakinarazi nahi da preskripzio teknikoen pleguak egiten dituen marken eta modeloen aipamen zehatzak hornitu behar diren ekipoen deskribapena erraztea dutela helburu, eta baliozkoak eta onargarriak izango direla antzeko ekipoen eskaintzak.

 

DOKUMENTAZIOA

Pliego teknikoak

Pliego administratiboak

Aurrekontua

Planoak

Administrazio-baldintza berezien agiria

Anexo I

Anexo II

 

ESLEIPENA

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information