- 12/12/2023
Hobariak jasotzen jarraitu ahal izateko, abenduaren 19rako aurkeztu behar dira agiriak igerilekuko harreran
Urte amaierarekin batera, 2024ko urteko abonuak berritzeko lanari ekingo dio Azpeitiko Kirol Patronatuak. Hori horrela, abonu sistemaren inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkie bazkideei.
Gehiago irakurri- 11/12/2023
Aitor Expositok egingo du sansebastianetako karroza
Azpeitiko Udalak aurten ere lehiaketa antolatu du San Sebastian eguneko karroza nork egin erabakitzeko. Trikitia zen gaia, eta bi proiektu aurkeztu dira. Festa Batzordeak aztertu ditu, eta Aitor Exposito Ibarmia azpeitiarraren proposamenak jaso du puntuaziorik handiena.
Gehiago irakurri- 07/12/2023
Asteartean izango da abenduko ohiko udalbatzarra
Asteartean (abenduak 12) izango da urteko azken ohiko udalbatzarra, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, datorren urteko aurrekontuak landuko dituzte.
Gehiago irakurri- 07/12/2023
Babes publikoko bost etxebizitza esleituko ditu udalak
Buztintzuriko Errebaleko 4 zenbakian dauden erregimen orokorreko bi udal etxebizitza tasatu (eta haien gehigarriak) eta Iñaki Azpiazu kaleko 20 eta 22 zenbakietan dauden erregimen bereziko hiru udal etxebizitza tasatu (eta haien gehigarriak) esleituko ditu udalak, jabetzan.
Gehiago irakurri- 05/12/2023
Pepa Bojóren hitzaldia izango da astelehenean
Azaroaren 25eko egitarauaren barruan antolatutako azken ekintza datorren astelehenean (abenduak 11) izango da. Genero indarkeria adineko emakumeen kontra: ezkutuko errealitatea ezagutzen hitzaldia eskainiko du Pepa Bojó psikologo feministak, Baigeran, 17:30ean.
Gehiago irakurri- 01/12/2023
Gaztetxoentzako Neguko Topaleku bihurtuko da Azoka Plaza igandeetan
Haurren Kontseiluaren eskaerei erantzunez, Azoka Plazan gaztetxoentzako Neguko Topalekua jartzea erabaki zen iaz, eta hala egingo da aurten ere. Igandeetan egongo da zabalik, 16:30etik 19:00etara. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko haurrentzat izango da, eta Aste Santua ingurura arte zabalduko da.
Gehiago irakurri- 01/12/2023
Adierazpen instituzionala: Euskararen Eguna
Igandean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango da, eta Azpeitiko Udalak, aho batez, UEMAren adierazpen bateratuarekin bat egin du.
Gehiago irakurri- 29/11/2023
Amillubi proiektuaren babesleetako bat da Azpeitiko Udala
Ostiralean aurkeztuko dute Amillubi Lurra Taupaka proiektua Azpeitiko Azoka Plazan, 19:00etan. Biolurren egitasmoa da, eta sustatzaileetako bat da Azpeitiko Udala.
Gehiago irakurri- 29/11/2023
Gabonetan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gazteek
Gainean dira aurtengo Gabonak, eta Udal Gazteria Sailak hainbat ekintza antolatu ditu. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an izango dira bai ludotekek antolatutakok, bai Gaztelekuak antolatutakoak. Ludotekek goiz ekintzak eta egunpasa bat antolatu dituzte; Gaztelekuak, berriz, goizez zein arratsaldez egingo ditu ekintzak.
Gehiago irakurri- 28/11/2023
Greba feminista orokorra dela eta, udal eraikinak itxita egongo dira azaroaren 30ean
Azaroaren 30erako (osteguna) deituta dagoen greba feminista orokorrarekin bat egin dute Azpeitiko Udaleko langileek. Hori dela eta, itxita egongo dira udaletxea eta gainerako udal eraikinak: igerilekua, kiroldegia, liburutegia, euskaltegia, ludotekak, Gaztelekua eta Emakumeen Txokoa.
Hala ere, greba eskubidea titulartasun indibidualeko eskubidea da, eta langile bakoitzak erabaki ahal izango du grebarekin bat egiten duen edo ez.
Gehiago irakurri