wrapper

Oharrak

Santo Tomas Egunerako dena prest!

santotomas

Asteazkenean izango da Santo Tomas Eguna, eta Azpeitiko Udalak festa egun hori ospatzeko egitarau oparoa antolatu du. 

Urtero bezala, egun osoan, txorizo eta taloak jateko aukera izango da plazan egongo diren postuetan. Azpeitiko Udalak, herritarrei ohiturari jarraituz baserritarrez janzteko deia egiten die. 

 

20, asteartea

TXAPELEN OMENEZKO BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andori egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga. 

Ordua: 22:00

Lekua: Soreasu Antzokia

21, asteazkena SANTO TOMAS EGUNA
10:00etan Izarraitz Txistularien eskutik diana kaleetan zehar
Frontoi Txikian Patxi Azkargorta pilota memoriala
11:00 Udal Musika Bandaren kalejira
Ordu berean, ELCIEGO GAITEROAK ibiliko dira keleetan zehar
12:00 XXXIV. ANTZERKI TOPAKETARAKO SARI BANAKETA Opatuko da Udal Areto Nagusian.
AZPEITIKO UDAZKENENKO AZOKA BEREZIA
baserriko produktoak
12:00 Aizkolari, Harrijasotzaile jailadia: Plaza Nagusian
Bertsolariak , Plaza Nagusiko Kioskoan
Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako
soinujoleen kalejira
13:00 Erraldoiak, Buruhaundiak eta Dultzainariak kaleetan zehar
DJ Referee Plaza Nagusiko Kioskoan, musika bateratua eta alaia gozatzeko aukera
18:00 Gazteen XVI. Dantza Sueltoko Azpeitiko Txapelketa Sanagustin Kulturgunea

18:00etatik 21:30a bitartean, Egonean elektrotxaranga ibiliko da kalean, Perez Arregi plazatik abiatuta. 

 

Gehiago irakurri

Eneritz Larrañaga, Mikel Larrañaga eta Joxe Mendizabal Urteko Kirolariak

kirolari onenak

Zapatuan banatu ziren 2016ko Azpeitiko Kirol Sariak. Aurten, Kirol Mahaian adostuta, hainbat aldaketa egitea erabaki da. Bi helburu nagusirekin, herritarren partaidetza areagotzeko eta emakumezkoen kirolari merezi duen ikusgarritasuna emateko. 2016ko Azpetiko Udalaren Kirol Sarietan hiru sari emango dira: Urteko kirolariaren saria, emakumezkoen kategorian Eneritz Larrañaga saskibaloi jokalariak irabazi du; gizonezkoen kategorian Mikel Larrañaga aizkolariak eta boluntario lanagatik aipamen berezia jaso du Joxe Mendizabalek. 30 urte baino gehiago daramatzalako Lagun Onak futbol elkartean borondatezko hamaika lan egiten. 

Gehiago irakurri

Elkarlanean antolatutako Gabonetako hamaika ekintza izango dira datozen egunotan

gabonetako ekintzak
2016a bukaerara heltzen ari da, eta horrekin batera, Gabon giroa gero eta nabariagoa da herrian. Kaleetan jarri ditu Udalak argiak eta bihartik aurrera, garai honetako hamaika ekintza izango dira herrian. Ekintza horiek antolatzeko elkarlana ezinbestekoa dela nabarmendu du ekintzen aurkezpenean, Ainara Larrañaga zinegotziak: "Gabonetan ere elkarlana da nagusi Azpeitian, eta horregatik Udaletik eskerrak ematea ere tokatzen zaigu. Eskerrak Kultur Mahaia eta Kulturazi, Bertani, Azoka Herritiki eta ekitaldi guzti hauetan lanean arituko diren herritarrei". Denetarik eta denentzako moduko ekintzak antolatu direla azpimarratu du. Hasteko, bihar eta etzi, Sanjuandegin Azoka Herritik izango da. 
Gehiago irakurri

Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da azterketa garaian

Pasaden asteburutik Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da, azterketa garai pasatu bitartean. Horretarako, azken urteotan bezala, Udaleko zein liburutegiko arduradunek akordioa egin dute: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak.

Pasatu den asteburutik dago asteburutan irekita liburutegia eta urtarrilaren 21 eta 22koo asteburua bitartean izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da.

Gehiago irakurri

Kultur Bonoaren bidez, kultura denen eskura

bonoa

Kultura orohar eta euskal kultura bereziki bultzatzeko sortu zen duela 5 urte Azpeitiko Kultur Bonoa. Bere helburua kultura herritar guztien eskura jartzea izan da hasieratik, eta bide horretan segituko du 2017ko bonoak ere; hala, langabetuek, jubilatuek, Gazte txartelaren jabeek eta ikasle txartel jabeek bonoaren erdia ordainduko dute, hau da 30 euro. Bono normalak, berriz, 60 euroko prezioa izaten jarraituko du. Dagoeneko salgai daude Sanagustinen. "Kultur bonoa ateratzeko Kulturaz kooperatibak egiten duen esfortzua eskertu nahiko nuke lehenik. Izan ere, diruari begiratuta ziurrenik ez zen posible izango, baina kultura herritar denen eskura egiteari emandako garrantziari eta herritar orok kulturaz gozatzeko egiten den esfortsua txalotzekoa da", adierazi du Josu Labaka Kultura Batzordeburuak. 

Bide horretan, azken urteotan kultur mugimenduarekin sortutako elkarlanerako dinamika jarri nahi izan du balorean: "Elkarlanak eman gaitu ziurrenik bakarrik eman ezingo genituen pausoak ematera. Egiteko modu berri bat barneratu dugu guztiok, eta horrek gero eta pauso edo urrats handiagoak egiteko aukera eskaintzen digu", adierazi du. Kulturak Azpeitiko ekonomian nola eragin duen ere azpimarratu nahi izan du: "Kulturaren eta kultur bonoaren bilakaeraren paralelo joan da ekonomian Sanagustin bezalako azpiegitura batek bere inguruan izan duen bilakaera ere. Inguruan, Alde Zaharrean batik bat, eragin positiboa lortu du eta hori bera ere lorpena da guretzat", bukatu du. 

Gehiago irakurri

Hutsik geratu da sansebastianetako karroza egiteko lehiaketa

karroza

San Sebastian Egunez umeen tanborradari bukaera emateko joan ohi den karrozaren proiektua lehiaketa bidez aukeratu ohi da urtero. Aurten ere, urtero bezala egin du deialdia Udalak, gaia zehaztuta: Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena. Azaroaren 30a izan zen proiektuak aurkezteko epea, eta inork ez da aurkeztu. 

Hori horrela, Udalak San Sebastian Egunean aurten ere karroza ibil dadin Azpeitiko kaleetan, enkargu bidez egingo du karroza. Horretarako, azken urteotan karroza egin duten herritar desberdinekin bildu eta enkarguz egingo da karroza. 

Gehiago irakurri

Eromenen 'Sweeney' obrak irabazi du topaketetako Ikusleen Saria

sweeney

XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako ikuslegoaren botuen kontaketa egin du Udalak, eta Ikusleen Saria, guztiz arrakastatsua izan zen, Eromen Produkzioak taularatu zuen "Sweeney" lana da saritua. Taldeak 600 euroko diru-saria jasoko du. 

Kolore eta mota guztietako lanak izan dira ikusgai topaketetan; umorez beteak nahiz istorio serioak. Aurtengo edizioan jende ugari hurbildu da Soreasu antzokira. Topaketen aurkezpnean, Eusko Jaurlaritzak orain arteko edizio guztietan emandako laguntza emango ez zuela eta, Udal ordezkariek ikusentzullen garrantzia azpimarratu zuten, "huts egiterik" ez zutela zioten, eta horrelaxe izan da. Azken urteotako topaketarik arrakastatsuenetarikoa izan da, eta batezbeste 300 ikusentzule izan dira  obra bakoitzean.

 

Gehiago irakurri

Lapatx itxita inguruan eragindako kaltea zuzentzen hasteko ordua da

Lapatx

Gaur, azaroak 30,  itxi ditu Lapatxeko zabortegiak ateak. Gehiago ez da errefuxarik jasoko Lapatxen. Eta bihartik aurrera, zabortegia behin betiko ixteko beharrezko diren tramite, seilatze eta bestelako neurriak hartzen hasteko garaia irekiko dela adierazi dute gaur arratsean Lapatxen bertan egindako prentsaurrekoan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak, Erramun Goikoetxea Bidania-Goiazko alkateak eta Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari eta Azpeitiko Udaleko alkaterodeak. "Lapatxeko inguru guzti honek urte luzeak beharko baditu ere bere onera etorri eta bestelako itxura bat izateko, horretarako neurriak hartzen hasteko arora heldu gara, eta horri helduko diogu gogoz. Inguru honek bestelako itxura izan dezan egingo dugu lan datozen hilabete eta urteetan", adierazi du Bereziartuak.

Gehiago irakurri

Kontxu eta Iñakiri eginiko errekonozimendu hunkigarriarekin bukatu dira azken urteotako Euskal Antzerki Topaketa arrakastatsuenak

Omenaldia

Zapatuan bukatu zen Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioa. Omenaldi eta ikuskizun paregabe batekin eman zitzaion bukaera edizio arrakastatsuari. Azaroaren 1etik 26ra bitartean, 17 antzerki ikuskizun eta txontxongilo erakusketa paregabea ikusteko aukera izan da aurtengoan Azpeitian. “Izugarria izan da aurtengo antzerki topaketetakoa”, dio Josu Labaka Kultura zinegotziak. Jendearen erantzuna paregabea izan dela azpimarratu nahi izan du: “Aurkezpenean genion, aurten inoiz baino esfortsu handiagoa egin behar izan duela Udalak ekonomikoki Eusko Jaurlaritzak laguntzarik eman ez digulako, eta ikus-entzuleek ezin zigutela hutsik egin. Eta antzerki zaleeek ederki bete dute Soreasu”. Batezbeste 300 ikus-entzule inguru izan dira anzterki topaketetako 17 obrak ikusten eta antzerki topaketen harrira antolatutako txontxongilo erakustekatan ere 200 lagun inguru izan dira. “Euskal Antzerki Topaketak herrian eta eskualdean erreferentzia dira antzerki zaleentzat, haur eta helduentzat, eta ongi errotuta daudela nabari da. Gure apustua  beti antzerki topaketei sendo heltzea izan da, zailtasunak zailtasun, eta herritarren erantzunak gure konpromisoa sendotzen du”, adierazi du.

Gehiago irakurri

Del Pozo eta Bastidak toki berari ateratako argazkiek jaso dituzte 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sari bereziak

gure inguruari begirada bat

Ostiralean banatu ziren 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak, eta paradoxikoki paisaia berari, leku berdinari, ateratako argazki banak irabazi dute sari berezia XV. edizio honetan. Gaia jasangarritasuna izanik, Lasaon urola ibaiari toki berean ateratako bi argazki izan dira sarituak. Argazki positiboaren sari berezia Juan Carlos del Pozok ateratakoa argazkiak jaso du; beste hiru sarituak Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Alberto Beloki izan dira. Negatiboan ateratako argazkien artean, berriz, Javier Bastidaren argazkiak jaso du sari berezia eta Jexux Artola, Iñaki Arnaburu eta Angel Olaberriak jaso dituzte beste hiru sariak.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information