- 28/11/2023
Greba feminista orokorra dela eta, udal eraikinak itxita egongo dira azaroaren 30ean
Azaroaren 30erako (osteguna) deituta dagoen greba feminista orokorrarekin bat egin dute Azpeitiko Udaleko langileek. Hori dela eta, itxita egongo dira udaletxea eta gainerako udal eraikinak: igerilekua, kiroldegia, liburutegia, euskaltegia, ludotekak, Gaztelekua eta Emakumeen Txokoa.
Hala ere, greba eskubidea titulartasun indibidualeko eskubidea da, eta langile bakoitzak erabaki ahal izango du grebarekin bat egiten duen edo ez.
Gehiago irakurri- 27/11/2023
‘Hi! Selfie’ ekintza egingo dute Jostarratz egitasmoko lehen saioan
Iazko ikasturtean jarri zuten martxan herriko ludotekek Jostarratz ekimena. Haren helburua da herriko haur zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea, eta, horrekin batera, haurren eta helduen arteko harreman parekideak sortzea.
Gehiago irakurri- 27/11/2023
Gaztelekuko eta ludoteketako hezitzaileek solasaldiak egingo dituzte haur eta nerabeen gurasoekin
Aurreko ikasturtean, nerabeen gurasoekin ibilbide bat hasi zuen udalak, hainbat helbururekin: batetik, Gaztelekuko hezitzaileen eta nerabeen gurasoen arteko elkar ezagutza ahalbidetu nahi zen; bestetik, informazioa trukatzeko aukera eman; eta, horrez gain, nerabeen gurasoek izan zitzaketen beharrak identifikatu nahi ziren.
Hori lortzeko, hainbat bilera zein formazio saio egin ziren, eta garbi ikusi zen gurasoek euren eta Gaztelekuko hezitzaileen arteko topagune baten beharra zutela. Ikasturte honetan, behar hori asetzeari ekingo zaio. Lehen saioa azaroaren 28an, asteartean, izango da, 18.00etan, Azoka Plazako aretoan.
Gehiago irakurri- 24/11/2023
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak deitutako elkarretaratzean parte hartzera dei egin du udalak
2003tik, emakumeon aurkako indarkeria matxistari buruzko datuak jasotzen hasi zirenetik, 121 emakume eta 12 haur erail dituzte Euskal Herrian, eta, aurtengo azaroaren 25ean, bereziki gogoan hartu nahi ditugu haiek guztiak. Urteak daramatzagu indarkeriari maskara kentzen, sistema patriarkal sendo baten ondorio baita, eta, Azpeitia ere ez baitago hartatik salbu. Horren adierazgarri da, 2023. urtean, momentuz, 16 kasu artatu direla Gizarte Zerbitzuetan indarkeria matxistagatik.
Gehiago irakurri- 23/11/2023
Jostailu ez-sexisten gidaren zabalpena egingo da aurten ere
Jostailu ez-sexistak aukeratzeko gida argitaratu zuen duela urte batzuk Azpeitiko Udalak, eta, aurten ere, haren hedapena egingo du digitalki; besteak beste, ikastetxeetara eta ludoteketara bidaliko du.
Gidak jolas eta jostailu sexistak zer diren azaltzen du. Era berean, jostailuak aukeratzeko irizpideak biltzen ditu, adina, oparitu beharreko kopurua eta beste faktore batzuk kontuan hartuz.
Gehiago irakurri- 22/11/2023
Astelehenean zabalduko dute haurren igeriketako ikastaroetan izena emateko epea
Azaroaren 27tik abenduaren 1era eman ahal izango da izena haurren igeriketako ikastaroetan. Urtarrilaren 8an hasi, eta martxoaren 22an amaituko dira ikastaroak.
Gehiago irakurri- 21/11/2023
Igandera arte eman daiteke Kirol sarietarako botoa
Abenduaren 16an banatuko dira aurtengo Kirol sariak. Hiru kategoria egongo dira: Urteko Kirolaria gizonezkoetan eta emakumezkoetan eta Urteko Boluntarioa. Kirol taldeek nahiz herritarrek egindako proposamenekin osatu dira hautagaien zerrendak, eta igandera arte eman daiteke botoa. Boto-ontzi bana dago kiroldegian eta igerilekuan, eta posta bidez ere eman daiteke botoa, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.
Gehiago irakurri- 20/11/2023
Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan izena emateko
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22) hasiko da, eta abenduaren 5era arte egongo da zabalik. Kontuan hartu behar da dagoeneko Etxebideren alokairu-araubideko eskatzaileen erregistroan alta emanda daudenek bakarrik eman dezaketela izena Esklabetako zuzkidura-etxeetan.
Gehiago irakurri- 20/11/2023
Elkarretaratzea eta hitzaldiak izango dira Azaroaren 25aren bueltan
Larunbatean izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Azpeitiko Udalak hainbat ekimen prestatu ditu herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. Larunbatean bertan izango da horietako lehena: 12:00etan, elkarretaratzea egingo da plazan, Denon Bizitzak Erdigunean plataformako kideek antolatuta. Ondoren, azaroaren 30eko greba feminista orokorrera atxikitzeko argazki erraldoia aterako da.
Gehiago irakurri- 16/11/2023
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea; emaitzak bezainbesteko garrantzia izango du prozesuak berak.
Gehiago irakurri