wrapper

Oharrak

Kultur sortzaile berrientzako Sorkuntza Bekara proiektuak aurkez daitezke maiatzaren 3a bitartean

Kultur sortzaile berrientzako Sorkuntza Bekara proiektuak aurkez daitezke maiatzaren 3a bitartean

Hirugarren urtez jarraian, kultur sortzaile berriak bultzatzeko, laguntzeko eta sortzeko beka abian da.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 3an bukatuko da. Kultura Mahaiak eta Udalak elkarlanean sortu zuten beka hau duela hiru urte: "Kultur mugimenduaren baitan egindako hausnarketen baitan, sortzaile berriek beren proiektuak abiatzeko beharrak zituztela ohartu ginen, horri erantzuna eman asmoz, elkarlanean osatu genituen bekaren oinarriak", azaldu du Ainara Larrañaga zinegotziak. Bi urtean, arrakasta handia izan du bekak, eta lehen urtean 6.000 euro beka izan bazen ere, iaztik 12.000 euroko diru-poltsa du.

Gehiago irakurri
Loiola helmuga turistiko gisa nazioartean ezagutarazteko ekintza plana osatuko da elkarlanean

Loiola helmuga turistiko gisa nazioartean ezagutarazteko ekintza plana osatuko da elkarlanean

Gaur goizean, Loiolan aurkeztu dituzte Azpeitiko Udalaren ekimenez egingo den planaren nondik nolakoak. Loiolaren eta Azpeitiaren izena, izana, ondarea, baloreak balorean jarri eta turismo jasangarriaren bidez ezagutaraztea da helburua. Horretarako, orain arteko erakunde eta eragileen elkarlana abiapuntutzat hartuta ekintza plan bat osatu nahi da, mugetatik harago, nazioartean, Europan zein munduan Loiola helmuga turistiko gisa erakusleihoan jartzeko. 

Gehiago irakurri
Izarraitz Frontoia berritu eta araudiko neurrietara egokituko du datozen hilabeteotan Udalak

Izarraitz Frontoia berritu eta araudiko neurrietara egokituko du datozen hilabeteotan Udalak

Pilotaren inguruan ibiltzen diren eragile guztiekin adostuta, Azpeitiko Udalak Izarraitz frontoia berritu eta egokitzea erabaki du. Aste honetan bertan hasiko dituzte obrak. 

Gehiago irakurri
Ikastaro eskaintza, zabala  Deusto, IMH eta Nabarralderekin antolatuta

Ikastaro eskaintza, zabala Deusto, IMH eta Nabarralderekin antolatuta

FORMAZIO ESKAINTZA
Ikastaroa Data Izen emateko azken eguna
Munduko erlijio handiak. Eta guri zer?

Apirilak 10.17,24 eta maiatzak 8, 15 eta 22

Ordua: 16:30etatik 18:30etara

Apirilak 9 
Etika esku-hartze soziosanitarioan jardunaldia

Apirilak 26

Ordua: 9:00etatik 13:45era eta 15:00etatik 17:00etara

Apirilak 20 
Zer dakizu Euskal herriko historiaz?

Martxoak 1, 8, 15 eta 22

Ordua: 17:00etatik 19:00etara

Otsailak 27
CAM POWERMILL (2 1/2 eta 3 ardatzeko frsagailuan). Hasiera.

Apirilak 9tik apirilak 20ra arte egunero

Ordua: 15:00etatik 19:00etara

 
CAM NX (2 1/2 eta 3 ardatzeko fresagailuan)

Ekainaren 4tik ekainaren 25era, egunero

Ordua: 15:00etatik 17:30era

 
Fagor fresaketa G kodean programatzea

Martxoaren 19tik 28ra, egunero

Ordua: 9:00etatik 14:00etara

 
Fagor programazio parametrikoa

Maiatzaren 7tik 11ra, egunero

Ordua: 16:00etatik 19:00etara

 
Perdoiak 1: Geometrikoak eta azalekoak. Maila erdi aurreratua

Apirilaren 16tik 26ra, astelehenetik ostegunera

Ordua: 9:00etatik 11:00etara

 
Perdoiak 2: Geometrikoak eta azalekoak. GPS ikuspegia. Adituak

Maiatzaren21etik 31ra, astelehenetik ostegunera

Ordua: 9:00etatik 11:00etara

 
Bilketa eta partekaketa hodeian

Martxoak 20 eta 22

Ordua: 15:00etatik 18:00etara

 
Produktibitatea hobetxeko Google tresnak

Martxoak 19 eta 21

Ordua: 15:00etatik 18:00etara

 
Prozesuen AEMA eta arriskuen kudeaketa

Ekainak 4, 5 eta 6

Ordua: 15:00etatik 18:00etara

 
Negoziaketa teknikak 

Martxoaren 5etik 13ra, astelehen eta asteartetan

Ordua: 15:00etatik 19:00etara

 
Planoen interpretazioa II. Bistak eta ebaketak

Otsailaren19tik martxoaren 22ra, astelehenetik ostiralera

Ordua: 18:30etatik 21:00etara

 
Planoen interpretazioa I. Perdoiak 

Apirilaren 16tik maiatzaren 3ra, astelehenetik ostegunera

Ordua 18:30etik 21:00etara

 
Solid Edge. Modelatue eta planoak

Maiatzaren 14tik 31ra, astelehenetik ostegunera

Ordua: 18:30etatik 21:00etara

 
Gehiago irakurri
Azpeitiarren etxebizitza beharra asetzeko Esklabetako eraikinean gazteentzako alokairurako 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Azpeitiarren etxebizitza beharra asetzeko Esklabetako eraikinean gazteentzako alokairurako 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Gaur goizean sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak esklabetako eraikinean batez ere gazteei zuzenduta egingo diren alokairu sozialerako 45 etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak herritar guztiek duten etxebizitza eskubidea gauzatzeko proiektu pionero garrantzitsua izango dela azpimarratu nahi izan du: "Herritar orok du etxebizitza eskubidea, eta esklabetako eraikin historikoaren zati handi bat etxebizitzak egiteko erabiltzea, gure herriaren transformaziorako pauso garrantzitsua izango da".

Gehiago irakurri
Euskal Herriko produktuen plaza bilakatu da Azoka plaza

Euskal Herriko produktuen plaza bilakatu da Azoka plaza

Gaur inauguratu da Azpeitiko Azoka plaza berria. 300 lagunetik gora izan dira inaugurazio ekitaldian, herriko zein eskualdeko baserritarrak, lehen sektoreko eragile ugari, eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak ere bertan izan dira. Gaurko ekitaldiaren ostean, astehelenetik aurrera, ohiko baserritarren azokez gain, bertako produktuen habia izango den elikagunea ere irekita izango da astelehenetik larunbat eguerdira bitartean. 

Gehiago irakurri
Herriguneko hondakinen sistema aldaketa, azken fasean

Herriguneko hondakinen sistema aldaketa, azken fasean

Herriguneko hondakin bilketa sistemaren aldaketa iritsi da azken pausora. Edukiontziak aldatzen hasiko dira pixkanaka, eta herritarrek txip-a erabiliz bota beharko dute organikoa eta errefusa. Aldaketa, orain arte "lasai eta ondo" joan dela azpimarratu nahi izan du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. 

Gehiago irakurri
Kirol Orientazio Zerbitzua: jarduera fisikoa egiten hasi nahi dutenentzako doako aholkularitza zerbitzua

Kirol Orientazio Zerbitzua: jarduera fisikoa egiten hasi nahi dutenentzako doako aholkularitza zerbitzua

Aktibitate gutxi egiten duen jende asko dago. Hori dela eta sedentarismoari aurre egin, eta herritarrak ariketa fisikoa egitera erakartzeko zerbitzu berri bat eskainiko da Azpeitian. "Ariketa fisikoak onura fisikoez gain, sozializatzeko eta pertsonen hainbat gabeziari aurre egiteko bidea  dela uste dugu", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol Batzordeburuak. 

Gehiago irakurri
Otsailaren 3an inauguratuko da Azoka plaza

Otsailaren 3an inauguratuko da Azoka plaza

Herritarrentzako ohiko bilakatu da azoka plazan bueltaka ibiltzea, baina obrak guztiz bukatuta, otsailaren 3an inauguratuko da, 12:00etatik aurrera. Gaur Aitor Bereziartua eta Josu Labaka zinegotziak azokan izan dira ekitaldiaren berri eman eta baserritarrak bertara gonbidatzen. Ekitaldia, hala ere, irekia izango da herritarrei. 

Luze joan badira ere obrak, azoka plaza berritzearekin bat bertako produktuen aldeko apustu sendoa egin eta azoka plazan proiektu berritzailea jarri da abian: 150 kilometroren barruan ekoitzitako produktuak salduko dira bertan. Horretarako ohiko azokak egiten jarraituko dute baserritarrek, eta Elikagunea deituriko denda iraunkorra ere jarriko da abian. Bertan sukaldatutako jakiak ere izango dira salgai. Elikagunea otsailaren 3an irekiko da. “Gure herrian oinarri sendoak dituen baserritarren tradizioa eta berrikuntza soziala batuz osatu dugu azoka”, azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Bereziartuak, berriz, “azoka plazaren inaugurazioarekin herriko plazaren erabateko eraldaketa bukatuko da: Herritarrok estazio publiko ederra irabazi dugu”, gaineratu du.

Gehiago irakurri
Ezerk, ezta euriak ere, zapuztu ezin duen festa!

Ezerk, ezta euriak ere, zapuztu ezin duen festa!

Izugarrizko festa izan da gaur iluntzean Azpeitian. 1.500 danborjoletik gora izan dire 27 taldetan, herriko Alde Zaharra zeharkatzen. Xirimiria egin badu tarteka ere, ezer ezin izan du zapuztu gaur kalean zegoen festa. Hamabietarako bost minutu falta zirela Oihana Labiano azpeitiar gazteak bertsoa bota du, eta 00:00etan zirela danbor hotsak bete du plaza. Behin San Sebastian Eguneko lehen kantua jota, Arrantzaleak taldeko kideak udaletxera igo dira omenaldia jasotzera. Udaletxean izan dira 1981. urtean danborra jotzen irten zuten lehen emakumeetako lau. Udalak Arrantzaleak taldeari 50 urteotako sansebastianetako ibilbidea errekonozitzeaz gain, berdintasunaren alde emandako pauso garrantzitsu hura ereeskertu nahi izan diete. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information