wrapper

Oharrak

Hutsik geratu da sansebastianetako karroza egiteko lehiaketa

karroza

San Sebastian Egunez umeen tanborradari bukaera emateko joan ohi den karrozaren proiektua lehiaketa bidez aukeratu ohi da urtero. Aurten ere, urtero bezala egin du deialdia Udalak, gaia zehaztuta: Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena. Azaroaren 30a izan zen proiektuak aurkezteko epea, eta inork ez da aurkeztu. 

Hori horrela, Udalak San Sebastian Egunean aurten ere karroza ibil dadin Azpeitiko kaleetan, enkargu bidez egingo du karroza. Horretarako, azken urteotan karroza egin duten herritar desberdinekin bildu eta enkarguz egingo da karroza. 

Gehiago irakurri

Eromenen 'Sweeney' obrak irabazi du topaketetako Ikusleen Saria

sweeney

XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako ikuslegoaren botuen kontaketa egin du Udalak, eta Ikusleen Saria, guztiz arrakastatsua izan zen, Eromen Produkzioak taularatu zuen "Sweeney" lana da saritua. Taldeak 600 euroko diru-saria jasoko du. 

Kolore eta mota guztietako lanak izan dira ikusgai topaketetan; umorez beteak nahiz istorio serioak. Aurtengo edizioan jende ugari hurbildu da Soreasu antzokira. Topaketen aurkezpnean, Eusko Jaurlaritzak orain arteko edizio guztietan emandako laguntza emango ez zuela eta, Udal ordezkariek ikusentzullen garrantzia azpimarratu zuten, "huts egiterik" ez zutela zioten, eta horrelaxe izan da. Azken urteotako topaketarik arrakastatsuenetarikoa izan da, eta batezbeste 300 ikusentzule izan dira  obra bakoitzean.

 

Gehiago irakurri

Lapatx itxita inguruan eragindako kaltea zuzentzen hasteko ordua da

Lapatx

Gaur, azaroak 30,  itxi ditu Lapatxeko zabortegiak ateak. Gehiago ez da errefuxarik jasoko Lapatxen. Eta bihartik aurrera, zabortegia behin betiko ixteko beharrezko diren tramite, seilatze eta bestelako neurriak hartzen hasteko garaia irekiko dela adierazi dute gaur arratsean Lapatxen bertan egindako prentsaurrekoan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak, Erramun Goikoetxea Bidania-Goiazko alkateak eta Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari eta Azpeitiko Udaleko alkaterodeak. "Lapatxeko inguru guzti honek urte luzeak beharko baditu ere bere onera etorri eta bestelako itxura bat izateko, horretarako neurriak hartzen hasteko arora heldu gara, eta horri helduko diogu gogoz. Inguru honek bestelako itxura izan dezan egingo dugu lan datozen hilabete eta urteetan", adierazi du Bereziartuak.

Gehiago irakurri

Kontxu eta Iñakiri eginiko errekonozimendu hunkigarriarekin bukatu dira azken urteotako Euskal Antzerki Topaketa arrakastatsuenak

Omenaldia

Zapatuan bukatu zen Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioa. Omenaldi eta ikuskizun paregabe batekin eman zitzaion bukaera edizio arrakastatsuari. Azaroaren 1etik 26ra bitartean, 17 antzerki ikuskizun eta txontxongilo erakusketa paregabea ikusteko aukera izan da aurtengoan Azpeitian. “Izugarria izan da aurtengo antzerki topaketetakoa”, dio Josu Labaka Kultura zinegotziak. Jendearen erantzuna paregabea izan dela azpimarratu nahi izan du: “Aurkezpenean genion, aurten inoiz baino esfortsu handiagoa egin behar izan duela Udalak ekonomikoki Eusko Jaurlaritzak laguntzarik eman ez digulako, eta ikus-entzuleek ezin zigutela hutsik egin. Eta antzerki zaleeek ederki bete dute Soreasu”. Batezbeste 300 ikus-entzule inguru izan dira anzterki topaketetako 17 obrak ikusten eta antzerki topaketen harrira antolatutako txontxongilo erakustekatan ere 200 lagun inguru izan dira. “Euskal Antzerki Topaketak herrian eta eskualdean erreferentzia dira antzerki zaleentzat, haur eta helduentzat, eta ongi errotuta daudela nabari da. Gure apustua  beti antzerki topaketei sendo heltzea izan da, zailtasunak zailtasun, eta herritarren erantzunak gure konpromisoa sendotzen du”, adierazi du.

Gehiago irakurri

Del Pozo eta Bastidak toki berari ateratako argazkiek jaso dituzte 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sari bereziak

gure inguruari begirada bat

Ostiralean banatu ziren 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak, eta paradoxikoki paisaia berari, leku berdinari, ateratako argazki banak irabazi dute sari berezia XV. edizio honetan. Gaia jasangarritasuna izanik, Lasaon urola ibaiari toki berean ateratako bi argazki izan dira sarituak. Argazki positiboaren sari berezia Juan Carlos del Pozok ateratakoa argazkiak jaso du; beste hiru sarituak Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Alberto Beloki izan dira. Negatiboan ateratako argazkien artean, berriz, Javier Bastidaren argazkiak jaso du sari berezia eta Jexux Artola, Iñaki Arnaburu eta Angel Olaberriak jaso dituzte beste hiru sariak.

Gehiago irakurri

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zen ostiralean

 

elkarretaratzea A25

Ostiralean, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen. Iluntzean, 19:30ean, Emakumeen Mahaiak deituta elkarretaratze jendetsua egin zen plazan. 100dik gora lagun bildu ziren emakumeen kontrako indarkeria salatzeko.

Azpeitiko Udalak indarkeria mota horri aurre egiteko sentsibilizazio eta hezkuntza programak abian jarri ditu aurten. Egun horren harira, azaroko plenoan adierazpen instituzionala ere onartu zen aho batez.

Gehiago irakurri

Indarkeria matxistari aurre eginez, 'Beldur Barik'

beldur barik

Bihar azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, Azpeitiko Udalak hamaika ekimen, hezkidetza proeiktu eta bestelako garatzen baditu ere urte osoan zehar, gaur eguerdian indarkeria kasu zehatz horien inguruko lanketa eta sentsibilizazioa lantzeko 'Beldur barik' programa aurkeztu dute. Duela zenbait aste hasi ziren lanketak ikastetxeetan, gaur agertu duten bezala.

Eneko Etxeberria Alkateak  "erakunde publikoek dugun erantzukizunaz jabetu, ardura hartu eta gai hau gure agenda politikoetan jartzeko" konpromisoa berretsi du. Gogoratu du Azpeitiko Udalak urteak daramatzala emakumeenganako indarkeriarekin bukatzeko proiektu eta zerbitzu ezberdinak abian jartzen eta erakunde arteko koordinazio eta jarduera protokoloa, hezkidetza programa, festetako kanpainak eta beste hamaika ekarri ditu gogora. "Datuek erakusten digute, ordea, ez dela nahikoa. Aurten, Udaleko Gizarte Zerbitzuak lau kasu berri artatu dituzte, eta horietatik bik 27 urte baino gutxiago zituzten", salatu du. Azken urteotan errepikatzen den joera hori dela eta belaunaldi gazteagoetan gertatzen direla indarkeria kasuak ere azpimarratu du.

 Horregatik jarri da arreta gazteengan, neska eta mutil gazte guztiengan.

Gehiago irakurri

Kirol Sarien aukeraketan, herritarren parte hartzea helburu

Azpeitiko Udalak, kirol mahaiko kideekin elkarlanean, urteko Kirol Sarien ekimena berritzea erabaki du, bi helburu nagusirekin: herritarren partaidetza areagotzea eta emakumezkoen kirolari merezi duen ikusgarritasuna ematea.

2016ko Azpetiko Udalaren Kirol Sarietan hiru sari emango dira:

  • Urteko kirolariaren saria, gizonezkoen kategorian (norbanakoak edo taldeak izan daitezke).
  • Urteko kirolariaren saria, emakumezkoen kategorian (norbanakoak edo taldeak izan daitezke).
  • Urteko aipamen berezia, boluntario lanean aritu direnentzat (norbanakoak edo kirol lagun taldeak izan daitezke).
Gehiago irakurri
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Azaroaren 25a 'Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna' da. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak bere gaitzespen irmoa erakutsi nahi du indarkeria sexistako adierazpen mota guzti -guztien aurrean, horiek guztiak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen emaitza baitira.

Emakumeenganako indarkeria, zoritxarrez, gure gizarteko errealitateetako bat da. Ez dira kasu isolatuak. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da begirada zabaltzea, emakumeenganako indarkeriari buruzko ikuspuntu orokorra izatea, eta indarkeriaren jatorria gure jendartean errotuta dauden botere harremanetan jartzea.

Horrenbestez, ezinbestekoa da ulertzea ezin daitekeela emakumeenganako indarkeriaren kontra borroka egin, gizonezkoen eta emakumezkoen ereduak sakon eraldatu gabe, ezta gizon eta emakumezkoen harreman afektibo eta sexualak eraikitzeko modua eraldatu gabe ere.

Gehiago irakurri

Gaur emango zaio hasiera Jubilatuen Asteari

Urtero gisa, Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Jubilatuen astea antolatu du azaroaren 21etik 27ra bitartean. Gaur arratsean hasiko dira ekintzak. !6:00etan karta jokorako zita jarria dute. Bihar, berriz, 16:30ean, Jesus Mari Mujikaren hitzaldia izango da Baigeran. Irteerak, merienda eta bestelakoetarako ere hartuko dute tartea igandera bitartean. egun horretan, 90 urte betetzen dituzten azpeitiarrei omenaldia egiteko zita dute jarrita.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information