wrapper

Oharrak

Udalak supermerkatuetako hainbat perfilen inguruan eskainitako formazioan parte hartu dutenen %85ari lan kontratua eskaini zaie

Udalak supermerkatuetako hainbat perfilen inguruan eskainitako formazioan parte hartu dutenen %85ari lan kontratua eskaini zaie

 

Azpeitiko Udalaren lehentasun izaten segitzen du enplegua sortzeak, eta horretarako tresnak abian jartzen segitzen du. Gaur goizean Udalak, Eroskik, Sartuk eta Urkaikok elkarlanean abian jarritako Kaxa, birjartze eta haragiaren manipulazio ikastaroaren diplomak banatu dituzte. Eneko Etxeberria alkateak Udalaren apustua formazioa dela berretsi du: "Udalaren bidez sortzen diren harremanetatik enpresen beharrei erantzuteko formazioa eskaintzeko bidea egin dugu. Hau da gure bidea, eta nahiz eta ikasleei esfortzua eskatu, fruituak ere jaso dituzue. Horren isla da, gaur hemen zaudeten ia denok lan kontratuarekin irten duzuela ikastarotik, eta hori guretzat oso ona da". Ikastaroa egin duten %85ari eskaini zaio lan kontratua, hamalau lagunetatik hamarri, hain zuzen. 

Gehiago irakurri

Elkarbidean Programaren bidez, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu Elkartuk

Aurten ere, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.

Gehiago irakurri
Testigantza hunkigarriak errepide istripuen inguruko sentsibilizazio kanpainako lehen pausoan

Testigantza hunkigarriak errepide istripuen inguruko sentsibilizazio kanpainako lehen pausoan

DYAko anbulantziako langileak, suhiltzaileak, Udaltzaingoa, pilotu profesionak, Stop istripuakeko kideak, istripua izan eta gurpinduk ahulkian dagoen bat, istripua izan zuen mutil baten ama... kontakizun hunkigarria izan da gaur istripuen inguruan Azpeitiko Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duen sentsibilizazio kanpainako lehen ekimenean. Gaur goizean, bi txandatan herriko ikastetxeetako 14-18 urte bitarteko 400 gazte inguruk entzun eta sentitu ahal izan dute istripu batean zein ondoren gertatzen den guzti-guztia. 

Gehiago irakurri
Loiolatik Alde Zaharrera tren turistikoan etortzeko aukera izango da Aste Santuan

Loiolatik Alde Zaharrera tren turistikoan etortzeko aukera izango da Aste Santuan

Bisitariak Azpeitira, eta batez ere, Alde Zaharrera erakartzeko egitasmo berri bat izango da Aste Santuan, ostegunetik igandera. Azpeitiaren ondarea, paisaia eta bizimodua ezagutzeko tren turistikoa izango da abian. Asmo berri hau, azken urteetan Azpeitiko Udalak herriko turismoa indartzeko abian jarritako estrategiaren baitan antolatu da.

Gehiago irakurri
Haurrek igerian ikasteko saioetan, plazak libre

Haurrek igerian ikasteko saioetan, plazak libre

Martxoaren 21ean 3-4 urteko haurrek igerian ikasten hasteko abian jarriko den ikastaroan lekua dago oraindik. Ikastaroa 17:30etatik aurrera izango da eta interesa dutenek igerilekura jo beharko dute izena emateko. 

Apirilean hasita, zapatutan, zazpi hilabete eta bi urteko aurren igeriketa saioetan ere oraindik gelditzen dira plaza batzuk. Beraz, interesa dutenek igerilekura jo beharko dute. 

Gehiago irakurri
Karnabalak ikusgarriak egiteagatik, eskerrak herritarrei

Karnabalak ikusgarriak egiteagatik, eskerrak herritarrei

Ikaragarriak izan dira aurtengo karnabalak. Kaldereroetatik hasi, eta Elegante Egunean zein Astelehen Karnabalean izugarria izan da herritarren parte hartzea. Horregatik, "eskerrak eman nahi dizkiegu festa hauetan parte hartu duten herritar guzti-guztiei", adierazi du Festa Batzordeak.

Eguraldiak lagundu du, baina baita herritarrek ere. Ehundaka lagun izan ziren kaldereroetan zartagina eskuan zutela kaleetan kantuan. Elegante Eguna ere giro ezin hobean joan zen, eta Astelehen Karnabalekoa zaila da hitzez azaltzen. Goizean goizetik haur eta heldu, mozorrotuta ibili ziren kalean. Ikusgarria izan zen herritarrek nola landutako mozorroak atera zituzten kalera. Familian, lagun artean... adostu eta koadrila handietan landutako hamaika mozorro ikusteko aukera izan zen, goizetik ordu txikiak arte. "Herritarrek egin dituzte festa hauek ikusgarri, eta guri eskerrak ematea tokatzen zaigu", adierazi dute.

Gehiago irakurri
Martxoaren 8rako egitarau bateratua osatu dute Udalak eta herriko eragileek

Martxoaren 8rako egitarau bateratua osatu dute Udalak eta herriko eragileek

Azpeitiko Udala, Baigera, Emakumeen mahaia, Paradisu Zinema zinekluba, Ikastetxeak eta ikastetxeetako ikasleek marxtoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko egunerako egitarau bateratua landu dute, eta gaur prentsaurrean aurkeztu dute. Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak azpimarratu du, "aurten, azken urteotan eragile desberdinek beren aldetik antolatu dituzten ekintzak elkarlanean koordinatuta" antolatzeko apustua egin dela. Bihar bertan, Baigeran egingo den mahainguruarekin hasiko dira ekintzak abian. 

 

Gehiago irakurri
Igandean, Urrezko Aizkorako finala Izarraitz pilotalekuan: Udalak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Igandean, Urrezko Aizkorako finala Izarraitz pilotalekuan: Udalak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Atutxa II.a Eta Mugertza Ii.a; Iker Vicente Eta Ruben Saralegi Eta Joseba Otaegi Eta Arria V.a aurrez aurre izango dira igandean,12:00etatik aurrera Izarraitz Frontoian Urrezko Aizkorako Finalean. "Udalak eskura dituen baliabide guztiak ipiniko ditu txapelketa ahalik eta ondoen irteteko eta herritarrei dei egin diegu finala ikustera etor daitezen", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako Batzordeburuak gaurko aurkezpenean. Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzaileak Azpeitiko Udalari eskerrak emateaz gain, aurtengo final nagusia "inoiz baino estuagoa" izango dela aurreratu du, eta bikoteen arteko berdintasun hori plazan ikustea espero duela esan du.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information