wrapper

Jolasaren garrantziaz arituko dira azaroaren 23an

Jolasaren garrantziaz arituko dira azaroaren 23an

Azaroaren 23an, Jolasaren garrantzia haurtzaroan hitzaldia izango da Basazabal jauregian, 18:00etan. Jolasaren bueltan, hainbat gai landuko dituzte. Alde batetik, haurren komunikatzeko moduetako bat jolasa dela kontuan hartuz, haien bizitzetan zer leku izan behar duen azalduko dute. Bestetik, haurren egunerokotasunean jolasa zergatik den hain garrantzitsua kontatuko dute; horrez, gain, gurasoek haurren jolasean izan beharreko rolaz arituko dira.

Gehiago irakurri
Kantuz gogoratuko dute Joanes Antxieta larunbatean

Kantuz gogoratuko dute Joanes Antxieta larunbatean

Joanes Antxieta musikari azpeitiarraren heriotzaren bosgarren mendeurreneko ekitaldian barruan, kontzertua izango da larunbatean, Frantziskanetako elizan. Urko Sangroniz zuzendariaren gidaritzapean, han izango dira Vandalia ahotsak, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua, Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatza, eta Azketa eta Parrokiko abesbatzak. 19:00etan hasiko da emanaldia. 

Gehiago irakurri
LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa  lortzeko egitasmoa hasi du udalak

LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa lortzeko egitasmoa hasi du udalak

Eihera kooperatibaren laguntzaz, herriko LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta ekintza-plan bat osatu nahi du Azpeitiko Udalak. Helburua da pertsona horien bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika zehatzak diseinatu ahal izatea.

Egitasmoak hainbat fase izango ditu: hasteko, herriko LGTBI+ pertsona, eragile feminista, elkarte eta norbanako ezberdinekin bilduko dira Eiherako teknikariak, kolektiboaren behar, aldarrikapen eta ikuspegiak jasotzeko. Ondoren, udaleko sailekin lan-saioak egingo dira, administrazioaren barruan dauden muga, zailtasun eta aukerak arakatzeko. Azkenik, egindako ibilbidearen berri eman, eta sortutako neurri eta politiken aurkezpena egingo da.

Gehiago irakurri
Ikasketen homologazioari buruzko saioa izango da azaroaren 20an

Ikasketen homologazioari buruzko saioa izango da azaroaren 20an

Azaroaren 20an, astelehena, 15:30ean, Azpeitiko Udalak antolatuta, atzerriko ikasketen homologaziorako informazio saioa eskainiko dute Bidez Bide elkarteko kideek. Beren jatorrizko herrialdeetan egindako ikasketak baliozkotu nahi dituzten pertsonei bideratutako saioa da. Hau da, ikasketak egin izanaren agiriaren onarpen ofiziala nola lortu azalduko da.

Gehiago irakurri
Perretxikoko aparkalekua, berriro zabalik

Perretxikoko aparkalekua, berriro zabalik

Urriaren erdialdean hasi zituzten Perretxikoa izenez ezagutzen zen eraikina eraisteko lanak (Jose Artetxe kalean), eta, ordutik, itxita egon da eraikinaren ondoko aparkalekua. Behin botata, berriro ere autoak aparkatzeko aukera egongo da.

Gune horretan, adinekoentzako zentroa egingo da, baina lanak hasi bitartean aparkalekua izaten jarraituko du. 

Gehiago irakurri
​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

Nafarroan eraildako 7 urteko haurraren hilketa salatu nahi du udalak. Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Gehiago irakurri
Eguraldiagatik, astelehenera atzeratu dituzte Oñazko errepideko lanak

Eguraldiagatik, astelehenera atzeratu dituzte Oñazko errepideko lanak

Eguraldi txarra dago iragarrita biharko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenera (azaroak 13) atzeratu ditu Oñazko errepideko lanak. Astelehenean, asfaltatze lanak egingo dituzte GI-3181 errepideko 2,850 eta 2,890 KP-en artean. Lan horiek egiteko, errepidea itxita egingo da ordu tarte batzuetan.

Hain zuzen ere, 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik eta 18:00etara arituko dira lanean, eta bizilagunei goizeko lehenengo orduan, eguerdian eta lanak bukatutakoan bakarrik utziko zaie handik igarotzen.

Gehiago irakurri
Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Azaroko ohiko udalbatzarra egin dute gaur, eta EH Bilduko nahiz EAJko zinegotzien adostasunarekin onartu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa. Besteak beste, bi dokumentu biltzen ditu protokoloak: alde batetik, indarkeria matxista kasuetan emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko (Azpeitiko Udala, Osakidetza eta Ertzaintza) koordinazioa nola egin zehazten duen dokumentua, eta, bestetik, udalak indarkeria matxista kasuen aurrean salaketa publikoa egiteko gauzatu beharreko jarduketei buruzko dokumentua.

Gehiago irakurri
Txorizoa, ardoa eta gazta dastatzeko aukera izango da 16. Ardo Dastaketa Egunean

Txorizoa, ardoa eta gazta dastatzeko aukera izango da 16. Ardo Dastaketa Egunean

Ardoa eta txorizoa izango dira protagonista, larunbatean, Azpeitiko plazan: 16. aldiz egingo da Ardo Dastaketa Eguna, eta hamalau upategik parte hartuko dute. Horrekin batera, 9. Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketa ere izango da, eta 22 harategi ariko dira lehian. Gaur eman dituzte egitarauari buruzko xehetasunak Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburuak, Valentin Odriozola Edertoko ordezkariak, Ainhoa Maiztegi Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kideak eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko ordezkariek.

Gehiago irakurri
Aurrekontu parte hartzaileetan, aurrez aurreko batzarrak indartuko ditu Azpeitiko Udalak

Aurrekontu parte hartzaileetan, aurrez aurreko batzarrak indartuko ditu Azpeitiko Udalak

Aurrekontuak eta parte-hartzea lotuta doaz Azpeitian. Azken urteetan, hainbat bide jarri izan ditu udalak herritarren ekarpenak jasotzeko, eta lan egiteko modu hori indartu egingo du aurten, aurrez aurreko harremanei garrantzi handiagoa emanez. Hain zuzen ere, landa eremuko auzoetan ez ezik, herrigunekoetan ere batzarrak antolatu ditu. Hamaika izango dira guztira: Aratz-errekan, Loiolan, Urrestilan, Matxinbentan, Nuarben, Lasaon, Oñatzen, Elosiagan, Sanjuandegin, Alde Zaharrean eta erdigunean.

Gehiago irakurri