wrapper

Oharrak

Azpeitiko memoria historikoa sarean biltzeko lehen pausoa: 'Azpeitia 1936-1945' liburua Interneten, herritarren eskura

Azpeitiko memoria historikoa sarean biltzeko lehen pausoa: 'Azpeitia 1936-1945' liburua Interneten, herritarren eskura

81 urte bete dira tropa faxistek Azpeitia hartu zutenetik. Eneko Etxeberria alkateak "gertaera horrek herria markatu" zuela gogorarazi du. Faxismoak gogor jo zuela Azpeitia gogoratu du: "Hilketa, tortura, debekuak... eta beldurra zabaldu zituzten Azpeitian gerran. Eta gerra ostean ere, frankismoaren azken ostikadak arte markatu gaitu. Frankismoaren azken diktima ofizialen artean dagoelako fusilatuta hil zuten Angel Otaegi".  Baina egindako sarrazkiez gain gertatutakoa isilarazteko eta ezabatzeko egindako esfortzuak bere helburua lortu zuen. Gaur egun ere "faxismoa bizirik" dagoela esan du Etxeberriak eta Herrialde Katalanetan gertatzen ari dena ekarri du gogora.  Gehiago irakurri
350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian

350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian

Krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, enpresak egoera larrian eta langabezia datu kezkagarriak ziren unean, 2013. urtean Udalak hitzetatik ekintzetara egiteko pauso garrantzitsua eman zuen herriko ekonomia indartzeko sustepen ekonomikorako diru laguntzak abian jartzean. Ordutik, urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira, eta gero eta ezagunagoak dira herritarren artean ere. "Laguntza hauek garatzerako garaian gure harreman sarea jarri genuen martxan; lehen sektoreki, merkataritzako, zerbitzuetako eta industriako eragileekin bildu ginen. Beharrak aztertu eta landu ostean osatu genituen laguntzak, eta urtez urte herritarren beharretara egokitzeko ahalegina egin dugu. Gaur egun, oraindik ekarpenetara irekiak gaude", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Iaz, lehen aldiz diru guztia banatu zela azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak: "Urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira. Iaz 89 eskaera jaso genituen, eta diru guztia banatu zen". Horregatik, aurten, diru kopurua handitu du Udalak, eta 350.000 euroko diru-laguntza da. "Herrian emaitzak ikusten ditugu, abian jartzen diren proiektuen berri izaten baitugu. Horretaz… Gehiago irakurri
Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du

Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du

Azpeitiko azoka plazako elikagunearen kudeaketa esleitu du Udalak eta irabazi asmorik gabeko Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku geldituko da bertako produktuen salmentarako saltokia, obrak bukatu ostean. Proiektu bakarra aurkeztu zen lehiaketa publikora, eta kontratazio mahaiak teknikoki balorazio altua eman zion proiektuari eta uztaileko plenoan eman zitzaion onespena, aho batez, esleipenari. Gehiago irakurri
Betharram eraikinaren itxura erabakitzeko galdeketa abian da, hilaren 24a bitartean

Betharram eraikinaren itxura erabakitzeko galdeketa abian da, hilaren 24a bitartean

Betharram eraikinaren kanpoko itxura erabakitzeko galdeketa abian jarri dute Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Ikastetxeak. Gaurtik hilaren 24ko gauerdira arte izango dute 16 urtetik gorako herritarrek botoa emateko aukera Internetez. Aurrez aurre botoa eman nahi dutenek irailaren 23an, larunbata 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran izango dute horretarako aukera.  Gehiago irakurri
Kultur disziplina anitzeko proiektuak gauzatuko dira herritarren gozamenerako Sorkuntza Bekaren bidez

Kultur disziplina anitzeko proiektuak gauzatuko dira herritarren gozamenerako Sorkuntza Bekaren bidez

Bederatzi proiektu aurkeztu ziren aurtengo Sorkuntza Bekara, eta irizpide teknikoetara egokituta proiektuak zortzi zirela adostu ondoren, horien artean 12.000 euroko beka banatzea erbaki zuen epaimahaiak. Disziplina anitzetako proiektuak garatzen hasiak dira sortzaile berriak.  Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information