wrapper

Oharrak

Goizean goizetik jende ugari izan da Azpeitian. Urtero Santio Egunean egin ohi den Baserritarren Eguna egin da gaur, eta baserritar zein kaletarrek ez dute hutsik egin. Jendetza izan da eguerdian plazan zein plaza atzean, eta herritar zein bisitariek sagardoa dastatzeaz gain, ganadua ikusi eta festaz gozatzeko aukera ere izan dute. 

Festaz gain, ordea, txapelketak izan ohi dira Baserritarren Egunean. Hala, Sagardo Txapelketan, lehia estuaren ostean, Barkaiztegi izan da txapeldun, Egi-Luze txapeldunorde eta Alorrenea hirugarrena. Arrtengoan ere, plazako arku adina sagardogile izan dira plazan, 23. 

Gazta txapelketaren XX. edizioa ere oso arrakastatsua izan da. 27 idiazabal izendapeneko artzain gaztak hartu dute parte, eta epaimahaiko kideei zail egin zaie irabazleak aukeratzea. Azkenean, Zeanuriko Ipiñaburu izan da garaile, ondoren izan dira Elgoibarko Mausitxa eta Galarretako Azkarra. 

Blonda lehiaketan 88 ganadu buru izan dira lehian, 14 sailetan. Agite eta Eizmendi herriko baserrietako ganaduak, hainbat sari jaso dituzte. Sari bereziei dagokionez, Txapeldun Handia Saria Larre-Handi Baserriko Mifer-ek jaso du. Behi txapelduna, berriz, Makuleta baserriko Hotzitu izan da, eta ikuilu onenaren saria Orioko Longa baserrikoa izan da. 

 

Ikusi eguerdiko argazkiak hemen.

IMG 9724

IMG 9680

IMG 9656

IMG 9637

IMG 9608

IMG 9564

IMG 9535

IMG 9526

IMG 9509

IMG 9449

IMG 9426

IMG 9340

IMG 9329

IMG 9248

 IMG 9220

IMG 9180

IMG 9176

 IMG 9151

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information