wrapper

Asteartean, uztailaren 24an bukatuko da Azpeitiko Udalak lehiaketa oposizio bidez beteko dituen postuetarako izena emateko epea. Azpeitiko Udalak duela zenbait hilabete, adierazi zuen udaletxeko hainbat lanpostutarako lan eskaintza publikoak egingo zituela, eta brigadako balio anitzeko lehen mailako ofizialen 4 lanpostu oposizio-lehiaketa aske bidez betetzeko deialdia abian da. 

 

Betebeharreko baldintzak

a)  Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europako Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berre­tsi­tako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplika­tzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

b) 16 urte eduki­tze­a eskaerak aurkezteko epea buka­tzen den egunean, eta ez gaindi­tze­a nahitaezko jubilaziorako gehienezko adina.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu, Eskola Graduatu, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulazioa edukitzea.
d) Gidabaimena izatea: B1 (B, 2009ko ekainaren 8aren aurrekoa bada).
e) Disziplina-espediente bidez ino­ako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea eta enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gabe­tze­a edo gabe­tze berezi irmoa ez izatea.
f)  Lanpostuari dagozkion zereginak egoki betetzea eragozten dien gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; baldin­tza hau egiaztatu egin beharko da dagokionean mediku-azterketa bat eginez.
g) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea. Hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
h) 1.hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatzea, bai dagokion agiri bidez, bai hautaketa-prozesuko Bigarren Ariketa bazter­tza­ilea gaindituta.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

— Nortasun-agiriaren fotokopia edo, Europako Batasuneko beste Estatuetako partaideen kasuan, nortasuna eta nazionalitatea egiazta­tzen duen agiria.
— Deialdian parte har­tze­ko eskatutako tituluaren fotokopia.

— Gidabaimenaren fotokopia: C1 (B, 2009ko ekainaren 8aren aurrekoa bada).

— Hala badagokio, eska­tzen den hizkun­tza eskakizuna bete­tzen dela egiazta­tzen duen agiriaren fotokopia, euskararen proba egitetik salbue­tsi­ta gera­tze­ko.

c)  Era berean, Lehiaketa aldian baloratuko diren merezimenduei dagozkien datuak ere adierazi beharko dituzte. Ez dira baloratuko eskaeran egoki zehaztu gabeko merezimenduak.

d)  Eskarian azaldutako merezimenduak gerora egiaztatu egin beharko dira dokumentu bidez

Eskaerak aurkezteko azken eguna: uztailak 24

Eskabideak, behar bezala beteta, Azpeitiko Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira uztailaren 24a bitartean. Ondoren, behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda publikatu eta alegazio epea zehaztutuko da. Irailaren bukaerrarako behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu nahi da, urriaren hasieran hautaketa prozesuarekin hasteko. Lehen azterketa teorikoa izango da eta ondoren praktikoa. Prozesu guzti hori gainditu eta hizkuntza eskakizuna betetzen dutenek merituak aurkeztu beharko dituzte, horiek kontuan hartu eta azken zerrenda ateratzeko. Labakaren hitzetan, "urtea bukatzerako prozesu guztia eginda izatea nahi dugu".

Ikusi lan eskaintza deialdia eta oinarriak hemen.