wrapper

Oharrak

Auren ere ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko.

Egun hau, beraz, orain arteko lorpenak ospatu eta oraindik lortu gabe ditugun oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko eguna dugu. Azpeitiko Udalak ozen aldarrikatu nahi du, sexu portaerak eta joerak libreki aukeratzeko dugun eskubidea. Eta, bereziki, aitorpen bat egin nahi dio gayen, transexualen, transgeneroen, bisexualen eta queer-en mugimenduari, baita mugimendu feministari ere, horiek jakin baitute sexu eskubideen alde borrokatzen, eta jendarte multzoak sexuari, generoari eta sexu ohiturei buruz dituen estereotipoen kontra egiten.

Sexua, generoa eta sexualitatea norberaren identitatearen osagaiak direla adierazi nahi dugu, eta beraz erabateko askatasunez aukeratu beharrekoak. Oinarrizko giza eskubideei buruz ari gara beraz!

Horregatik, Azpeitiko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:
1. Geure egitea pertsona lesbiana, gay, transexuala eta transgeneroen eskubide eta askatasun publikoak defendatzearen aldarrikapena, sexu joera eta identitate ezberdinak normalizatzeko helburuarekin. Horren adierazgarri, ekainak 28an udaletxeko balkoian ostadar koloreko ikurra jarriko dugu.

2. Informazio eta sentsibilizazio kanpainak indartzea lesbiana, gay, transexual eta transgeneroekiko jarrerak aldatu eta aurreiritzi eta susmoak ezabatzeko.
3. Aurtengo Saninazioetan arreta berezia jartzea LGTB+ kolektiboak jasaten dituen eraso matxistei, eta horien prebentziorako neurriak hartzea.

3. Prestakuntza programen edo bestelako tresna batzuen bidez beharrezko baliabideak ematea Azpeitiko ikastetxeei eta hezitzaileei, bazterketa prebenitzeaz gain, ikasleen nortasuna, afektibitatea, sexualitatea eta harremanak osotasunez garatu ahal izateko. Horretarako hezkidetza, tratu onak eta sexualitatea programa indartuko dugu eta lan eremua zabalduko dugu.

5. PLAX! Sexu aholkularitza zerbitzua indartzea, azpeitiar guztiok gure sexualitatea eta harremanak askatasunez bizitzeko baiabideak eskaintzeko.

6. Azpeitiarrei dei egitea ekainaren 28rako mugimendu feministak antolatu dituen ekimenetara parte hartzera.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information