wrapper

Oharrak

Gaur goizean sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak esklabetako eraikinean batez ere gazteei zuzenduta egingo diren alokairu sozialerako 45 etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak herritar guztiek duten etxebizitza eskubidea gauzatzeko proiektu pionero garrantzitsua izango dela azpimarratu nahi izan du: "Herritar orok du etxebizitza eskubidea, eta esklabetako eraikin historikoaren zati handi bat etxebizitzak egiteko erabiltzea, gure herriaren transformaziorako pauso garrantzitsua izango da".

Hitzarmen horren bidez, udalerrian gazteek –bereziki– etxebizitza egoki bat lortzeko duten arazoari erantzun nahi zaio. Zehazki, 40 metro koadro inguruko 45 etxebizitza dotazional eraikiko dira bertan, Azpeitiko Udalak Eusko Jaurlaritzari uztiko dio eraikinaren zati hori eta hori arduratuko da etxebizitzak egin eta Alokabideren bidez hoeriek kudeatzeaz. Horren bidez, gizarte-eskari bati erantzuteaz gain, antzinako komentua zaharberrituko da eta herriko kultura-ondarea babestuko da. Lehendik zegoen eraikin batean gazteentzako apartamentuak eraikitzen diren lehen aldia da.

2018. urtean, eraikuntza-proiektua idatziko da, eta, aurreikusitakoaren arabera, 2019an hasiko dira obra. Eraikuntzak 3,5 milioi eurotik gorako aurrekontua du. Eneko Etxeberriak eraikin zahar bat gizarte erabilerarako egokitzea jarri nahi izan du balioan: "Proiektu honek herrian dagoen etxebizitza eskariari laguntza handia emateaz gain, hemen etxebizitzak eraikita etxebizitza eskubidea gauzatzeaz aparte herrian dugun patrimonio historikoa balioan jartzeko ere baliogarria izango da. Esklabetako eraikin historikoa eraldatu eta behar berrietara gokitzea garrantzitsua da oso guretzat. Horrelako proiektuetarako ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana". Horretaz gain, inoiz Eusko Jaurlaritzak Azpeitian egin duen inbertsiorik handiena izango dela ere azpimarratu nahi izan du.

Etxebizitzak datutan

Azpeitian, gaur egun, 386 pertsona daude Etxebiden izena emanda. Horietatik 306k, gehienek, alokairuko etxebizitza eskatzaileak dira. Horretaz gain, Bizigune programako 51 etxebizitza daude. Udalak, 27 etxebizitza ditu alokairurako, eta alokairu diru-laguntzen bidez 2017an, beste 74 etxebizitza alokatzeko laguntzak eman ditu. 

Gazteentzako alokairua

Etxebizitza horiek esleitzeko, Euskadiko araudian ezarritako baldintzei eta betekizunei jarraituko zaie. Zuzkidura-bizitokien alokairurako aurreikusi den gehieneko epea bost urte da, asmoa ez baita gazte esleipendunak apartamentu horietan behin betiko geratzea, aldi horretan familiartean bizitzeko etxebizitza egonkorrago bat aurkitzea baizik. Eta libre uzten duten apartamentua beste gazte batek hartu ahal izatea. Alokairua 200-300 euro ingurukoa izan ohi da horrelako etxebizitza motetan.

Arriola sailburuak balioa eman nahi izan dio erakundeen laguntzari, funtsezkoa baita pertsona guztiek etxebizitza duina lortzeko dagoen arazoari erantzuteko, gizarte-eskaririk premiazkoenetako bat dela kontuan hartuta. Sailburuak adierazi duenez, premia hori “bereziki sentitzen da beren premietara egokitutako etxebizitza bat lortzeko aukera eta emantzipatzeko eta bizi-proiektu propioari ekiteko baliabideak eskatzen dituzten gazteen kasuan”.

sinadura

Etxeberria arriola

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information