wrapper

Oharrak

Herriguneko hondakin bilketa sistemaren aldaketa iritsi da azken pausora. Edukiontziak aldatzen hasiko dira pixkanaka, eta herritarrek txip-a erabiliz bota beharko dute organikoa eta errefusa. Aldaketa, orain arte "lasai eta ondo" joan dela azpimarratu nahi izan du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. 

Azken bi asteotan edukiontzi berrietarako txipak banatzen aritu dira herrian: "Jende asko etorri da. Modu onean eta sistema aldaketak eragiten dituen ohiko dudak aklaratu nahian. Lehen kalkuluen arabera, txipen %80a edo banatuta dugu", gaineratu du Bereziartuak. Bide horretan, herritarrak eskertu nahi izan ditu "aldaketak eragiten duen egonezari aurre egin"  eta sistema aldaketarako prest egoteagatik. 

Txipa oraindik jaso ez dutenek Urola Erdiko Mankomunitatera (Enparan kalea, 34) joan behar dute jasotzera. Argibideren bat behar dutenek ere bertara jo dezakete edo  943 85 72 19 telefonora deitu dezakete. 

Edukiontziak aldatzen ari diren bitartean, aldaketa eta proba fasea izango da, eta txipek edukiontzi guztiak irekiko dituzte. Otsailaren 10erako edukiontzi guztiak jarrita izatea aurreikusten da, eta data horretatik aurrera bakoitzak berari dagokion edukiontziak soilik ireki ahalko ditu. 

Herritarrek edukiontziak lekuz aldatzeko egindako hainbat eskaera aztertzen ari dira oraindik, beraz, puntu batzuk behin behinekoak izango dira.

Biltzaile handiak ere, ongi

Bi aste dira biltzaile handiak (komertzio, taberna...) sistema berriarekin funtzionatzen hasi zirela, eta mankomunitatea gustura dago: "Ohitzen ari gara oraindik, baina orokorrean oso ondo doa guztia. Organikoa kilo kopurua gero eta handiagoa da, eta hori ondo ari garenaren seinala dela uste dugu", jarrait  du. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information