wrapper

Oharrak

Aktibitate gutxi egiten duen jende asko dago. Hori dela eta sedentarismoari aurre egin, eta herritarrak ariketa fisikoa egitera erakartzeko zerbitzu berri bat eskainiko da Azpeitian. "Ariketa fisikoak onura fisikoez gain, sozializatzeko eta pertsonen hainbat gabeziari aurre egiteko bidea  dela uste dugu", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol Batzordeburuak. 

Herritarrak ariketa fisikoaren munduan murgiltzeko kirol jardueran bidea urratzen hasteko orientaziorako teknikari bat lanean ari da azarotik: "Orain artean sukaldeko lana egin dugu. Ariketa fisiko gutxi egin edo ariketa fisikoaren bidez onurak izan ditzakeen jendea detektatzeko eragileekin egin dugu lanketa. Eragileak zubi lanean ari dira, eta eskertzekoa da benetan", gaineratu du Elduaienek. Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean jarri dute abian proiektua, eta zubi lanean ari dira herriko ikastetxeak, Baigera, Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Eguneko zentroa, eta anbulatorioa. 

Arantxa Uranga eta Iker Etxeberria Eusko Jaurlaritzako ordezkariek pertsonen ongizaterako kirola egitea ona dela azpimarratu nahi izan zuten: "Urteak daramatzagu hainbat proiektutan lanean, kirola pertsonen ongizaterako ona delako. Horrelako proeiktueta, gainera, elkarlanean emaitza hobeak jasotzen dira". Unai azurmendik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, eskerrak eman nahi izan zizkien zubi lanean ari diren eragileei: "Planak eta proiektuak pentsatzea errazena da, saretzea da zailena, eta egiten ari zaretenagatik eskerrak eman nahi dizkizuet. 

Maider Aizpuru da Kirol Orientazio Zerbitzuko teknikaria eta azarotik gaurdaino egindako lanaren "balorazio oso positiboa" egiten du: "Aurreikusita baino jende gehiago etortzen ari da, eta oso gustura gaude. Eragileek zerbitzuarekin onurak izango dituztela uste duten pertsonak detektatu eta bideratzen dituzte. Zita jartzen dugu eta orientazioa eskaintzen diogu, jarduera fisikoa egiten hasteko". Asteartetan izaten da Aizpurua kiroldegian, 10:30etatik 12:00etara eta 15:30etatik 17:00etara, aurrez txanda hartu behar dute zerbitzua kontsultatu nahi dutenek. Haurren kasuan, eskola orduetan (jolas denboran) Aizpuru bera joaten da ikastetxera, kontsulta egitera. 

Elduaienek, bukatzeko, herritarrak jarduera fisikoa egitera animatu nahi izan ditu, eta azpimarratu du egoera jarduera fisikoa egiteko ekonomikoa arazo den kasuetan udaletxera jotzeko, eta irtenbidea bilatuko dutela: "Ez dugu kirola ez egiteko arrazoia dirua izatea. Horrelako kasuetan, egoerak aztertu eta baliabideak jartzeko prest gaude". 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information