wrapper

Oharrak

Herritarrentzako ohiko bilakatu da azoka plazan bueltaka ibiltzea, baina obrak guztiz bukatuta, otsailaren 3an inauguratuko da, 12:00etatik aurrera. Gaur Aitor Bereziartua eta Josu Labaka zinegotziak azokan izan dira ekitaldiaren berri eman eta baserritarrak bertara gonbidatzen. Ekitaldia, hala ere, irekia izango da herritarrei. 

Luze joan badira ere obrak, azoka plaza berritzearekin bat bertako produktuen aldeko apustu sendoa egin eta azoka plazan proiektu berritzailea jarri da abian: 150 kilometroren barruan ekoitzitako produktuak salduko dira bertan. Horretarako ohiko azokak egiten jarraituko dute baserritarrek, eta Elikagunea deituriko denda iraunkorra ere jarriko da abian. Bertan sukaldatutako jakiak ere izango dira salgai. Elikagunea otsailaren 3an irekiko da. “Gure herrian oinarri sendoak dituen baserritarren tradizioa eta berrikuntza soziala batuz osatu dugu azoka”, azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Bereziartuak, berriz, “azoka plazaren inaugurazioarekin herriko plazaren erabateko eraldaketa bukatuko da: Herritarrok estazio publiko ederra irabazi dugu”, gaineratu du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information