wrapper

Oharrak

IMH eta Azpeitiko Udalak makina erremintaren inguruko formakuntza emateko hitzarmen sinatu dute gaur. "Formakuntza gizarte eraldaketarako tresna nagusia da. Pertsonak bizitzan barrena formatzen joaten gara, eta guk herritarrak ahalik eta profesional onenekin formatzea nahi dugu. Horregatik egiten dugu IMHrekin formazioarako hitzarmen eta apustu hau", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. 

Herrian bertan formazioa eskaintza zabala eta profesionala eskaintzea da Udalaren azken urteotako apustua. Bide horretan, Deustu eta UEUrekin egindako hitzarmenen bidez ikastaro eskaintza zabalaz gain zuzenean antolatutako ikastaroak ere eskaintzen dira ikastaroak. Gaur sinatutako hitzarmenaren baitan, datozen lau urteetan ere Udalak eta IMHk ikastaroak eskainiko dituzte Azpeitian. "Jakitun gara gure herriaren ekonomiaren sekretua edo giltza industrian dagoela. Duela bi urte eskualdeko mapa industriala egin genuen, eta IMHk ere hartu zuen parte. Mapa hori egiterakoan gure eskualdean makina erramintak izugarrizko indarra zuela ikusi genuen, eta herritar arlo horretan lan egiteko prestatzeko helburuz egin dugu hitzarmena", zehaztu du Etxeberriak. Eskualdeko Lanbide Eskolak ematen dituen ikasketen osagarri den formazio eskaintza izango da eskainiko dena. 

Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak formazioa gizartearen garapenean ezinbestekoa dela azpimarratu nahi izan du: "Elgoibarren kokatuta gaude, IMHk han du egoitza baina urte luzeetako lotura dugu Azpeitiarekin: Ikasleak eta lankideak ditugu bertakoak, eta herriko hainbat enpresekin ere badugu harremana. Hitzarmen honen bidez gizarteari egin nahi diogun ekarpena bertatik bertara, herrian bertan egin dezakegu eta oso pozik gaude eta aukera oso ederra da guretzat". 

Etxeberriak zein Egurbidek hitzarmen hau "ibilbide bat" izango dela azpimarratu nahi izan dute; abiapuntua. Pixkanaka garatzen joango dena. 

Ikastaroen eskaintza datozen asteotan iragarriko da,eta otsailetik ekainera bitartean izango dira lehen ikastaroak. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information