wrapper

Oharrak

Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko prozesua aurrera doa. Landa eremuan, lanketa egin ostean astelehenetik aurrera, urtarrilaren 8tik aurrera, gaika sailkatuta ekarpen guneetan utzi beharko dituzte hondakinak landa eremuko herritarrek. 

Orain artean auzoetan bilerak egin dira, hezitzaileak etxez etxe bisitak egin dituzte sistemaren berri eman eta zein ekarpen gunetan bota behar dituzten hondakinak zehazteko, herritarren ekarpen eta iradokizunak jaso, aztertu eta erantzun zaizkie eta sistema berrirako behar den materiala ere banatu zaie. 

Orain, urtarrilaren 8tik aurrera, ekarpen guneetara eraman beharko dituzte hondakinak. Gaika sailkatuta bota beharko dira hondakinak ezinbestean. Urtarrilaren bukaera arte irekita izango dira ekarpen guneak. Hilabete hau bukatzerako ekarpen guneak irekitzeko txartelak banatuko dira, eta orduan txartelarekin bakarrik ireki ahalko dira gune horiek. 

Edozein zalantza edo argibide behar dituenak Urola Erdiko Mankomunitatera jo dezake: 

Bulegoa: Enparan kalea 34

Telefonoa: 943857319

e-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information