wrapper

Oharrak

Ukaezina da Azpeitian gero eta kale-giro edo herri giro handiagoa sorzten ari dela, eta Gabonetan ere horrela izan dadin, ekintza ugari antolatu dituzte eragileek aurtengorako ere. Ainara Larrañaga zinegotziak Elkarlana oinarri dela nabarmendu du: "Denetik eta adin guztientzako moduko ekintzak antolatzen saiatu gara", adierazi du. Ekintza horiek ordea, helburu zehatz batekin antolatzen direla azpimarratu nahi izan du: "Jendeak bere aisialdia Azpeitian pasatzea nahi dugu, baita Gabonetan ere, eta erosketan ere bertan egitea. Horrek gure ekonomia indartzen du, eta horixe nahi dugu: Azpeitia guztion bizileku eta erosleku izatea nahi dugu". 

Xabier Aldalur Bertan Merkataritza Elkarteko teknikariak Azpeitiko eskaintza "luxua" dela azpimarratu nahi izan du: "Merkatariontzat garrantzitsua da herrian horrelako eskaintza zabala eta indartsua izatea. Guk asko ekartzen dugu guztiok egidako ahalegina". 

Abenduak 23, Kontzertu familiarra
Rockin bizi, kontzertu familiarra (AC/DC). Gaztetxoenei rock musika gerturatzeko eta ezagutarazteko kontzertua da, familian gozatzekoa. Kontzertuaz gain, arlo didaktikoa ere izango du Nerea Aliasek gidatuta.
Sanagustin kulturgunean, 17:00etan.
Sarrera: 8 euro aurrez / 11 euro egunean (pack familiarra:
4 lagun 24 euro)

Abenduak 29, KORTO EGUNA
Lekua: Soreasu Antzokian
16:30ean ZINETXIKI zinemaldiko laburmetrai sarituak, gaztetxoentzat (2 urtetik 12ra bitarte)
19:30ean: ZULO eta KRONOS laburmetraiak

Urtarrilak 5, ikusizun solidarioa
Ekain-Txou eta lagunak
Gala benefikoa eskainiko da Soreasu Antzokian CHILD BRIGHT Fundazioarentzat dirua biltzeko.
Soreasu Antzokian, 12:00etan.
Sarrera: 5 euro

Abenduak 26, 27, 28 eta 29 eta urtarrilak 2 eta 3, PIN (Bertan merkatarien elkartearen eskutik)
Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara
Lekua: Izarraitz Pilotalekuan
Sarrera: 2 €
Adina: 2-12 urte

OLENTZERO • Abenduaren 24
12:15ean Olentzero eta Mari Dominginek San Martin egoitzakoen ongi etorria jasoko dute.
12:30ean Kalejirari hasera emango saio Artzubia etorbidean, San Martin egoitzatik.
Parte-hartzaileak: Tuntturroak, txistulariak, Musika Eskolako soinujoleak, Olentzero eta Mari Domingi idiak bultzatuko duten gurdian eserita, ondoan bi asto opariz bete-beteta, herritar gazteak su antortxekin eta
bukatzeko ikastetxeetako haurrak. Kalejira Azpeitiko kaleetan zehar kantaz alaituz egingo da.

Ibilbidea: Artzubia etorbidea, Goiko kalea, Plaza Nagusia, Enparan kalea, Perez Arregi plaza, Erdikale eta Plaza Nagusia (geldiunea).

13:00etan Plaza Nagusian. OLENTZERO eta MARI DOMINGIRI ONGI ETORRIA.
- Aurreskua Itsasi umeen eskutik
- Bertsoak: Sebastian Lizasok
- OLENTZEROREN hitzak eta agurra
- Abestiak OLENTZEROri eta gaztainak oparituko ditu.
 *Oharra: Eguraldi txarra egingo balu ekitaldia Azoka Plazan egingo da.

GAZTERIA • GABONAK 2017
HH5 - LH2
Abenduak 26, asteartea Jolasez jolas
Abenduak 27, asteazkena Gabon parkea
Abenduak 28, osteguna “Tximi” parkera egunpasa
Abenduak 29, ostirala Irudimena lantzen
LH3 - LH6
Abenduak 26, asteartea Jolas gaitezen
Abenduak 27, asteazkena Argazki rallya
Abenduak 28, osteguna “Txuri Urdin” egunpasa
Abenduak 29, ostirala Gabon parkea
DBH1 - BATX2
Abenduak 26, asteartea Patata tortilla txapelketa
Abenduak 27, asteazkena “Hi Selfie!”
Abenduak 28 eta 29, osteguna eta ostirala Gaztelekuan lo
URRESTILLA HH5 - LH6
Abenduak 26, asteartea Goazen jolastera
Abenduak 27, asteazkena Txangoa
Abenduak 28, osteguna Egunpasa azpeitiarrekin
Abenduak 29, ostirala Gabon parkea
Txokolatada + bingoa jubilatuekin

URTARRILAK 5, 2018ko Errege Kabalgata
Urtero bezala, laster izango ditugu gure artean Orientetik etorrita Errege Mago maiteak. Baigera jubilatu taldeak antolatuta, Gaspar, Melchor eta Baltasar erregeen pajeak, urtarrilaren 4an, osteguna, 17:30ean udaletxeko arkupetan izango ditugu Azpeitiko haur guztien eskariak eta idatziak jasotzeko prest.


Bestalde, urtarrilaren 5ean, osteguna, 17:30ean Errege magoak, ibilbide luze bat egin ondoren, trenean iritsiko dira Azpeitiko Trenaren Museora. Lehenago hiru erregeak Lasaora iritsiko dira 17:00ak inguruan bertako umeak agurtzeko eta jarraian, trena hartuko dute Azpeitira abiatuz. Herriko haur guztiek ongi etorria eman ondoren, igerilekutik abiatuko dira eta 19:00etan ERREGE KABALGATAri hasiera emango diote. Ohiturari jarraituz, ibilbide guztian zehar herriko gaztetxoak izango dituzte lagun. Guztiak, 20:00ak inguruan iritsiko dira Plaza Nagusira, eta bertan Errege Magoak udaletxeko balkoira igoko dira Azpeitiko haur eta gaztetxo guztien eskaerak eta ilusioak entzuteko.


Beraz, ez ahaztu, urtarrilaren 5ean izango den kabalgata ikustera joatea. Besterik gabe, ERREGE ONAK OPA DIZKIZUEGU!

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information