wrapper

Oharrak

Udalaren izenean kudeatzen den Enplegu planak 11 lanpostu bideratuko ditu eskualdean, horietako 7 Azpeitian. Formaziorako dinamizatzaile eta Hirugarren adinerako teknikariek azaroaren 27ra arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera. 

Eskualdeko Enplegu sustapen planaren baitan, Azpeitiko Udalaren izenean eskatutako aldi baterako 11 lanpostu sortzea onartu du Lanbidek, erakunde horrek urtero eman ohi dituen diru laguntzaren baitan. 11 lanpostu horiek eskualdeko herri desberdinetan banatuko dira, eta Azpeitian horietatik 7 lanpostu sortuko dira, aldi baterako.


Lanbideren bidez egingo diren kontratazio horietarako ezinbestekoa da Lanbiden izena emanda egotea. Honako lanpostu hauek sortu dira edo sortuko dira Azpeitian datozen asteotan.


Azaroaren 27ra arte (egun hori barne) izena eman daitekeen kontratazioak 


Laster abian jarriko diren kontratazioak

Azaroaren 27tik abenduaren 4 arte izen emate epea

  • Merkataritzako teknikaria
  • Transparentzia teknikaria
  • Ingurumen hezitzailea

 

Azaroaren 28tik abenduaren 13a arte izen emate epea

  • Auzolanerako, brigadako bi lanpostu

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information