wrapper

Oharrak

Imanol Arregi, loiolatarra, iturbidetarra, eta panderista. Gaur anekdota, egiz, erritmoz eta kulturaz betetako disko-liburua aureztu da Azpeitiko Udalean. Arregiren bizitza bitzeaz gain, Euskal Herriaren azken hamarkadetako gizarte eta kulturaren arrastoen liburua ere badelako gaur aurkeztua. Gizon ezaguna eta maitatua da bai Azpeitian baita trikitiaren giroan ere, eta pleno aretoa gainezka izan da. 

Eneko Etxeberria alkateak hasteko udaletxea "Imanolen etxea ere badela" gogoratu du: "Gutxi gogoratuko zarete igual, baina Imanol urte luzez udal jardineroa izan zen, eta hementxe hartu zuen erretiroa. Herritar guztiena da udaletxea, baina udal langile izan zaretona pixka bat gehiago". Trikitiak Euskal Herrian eta euskal kulturan izan duen eta duen garrantzia ere aipatu nahi izan du: "Italiako langileek ekarri zuten akordeoi edo trikitixa gurera, baina euskal kulturetan erraietan dago gaur egun. Oso geure egina dugu. Eta ez da erromeria ez festarik infernuko ausporik gabe". Imanol etxeko sukaldean, "txiki-txikitatik" ezagutu izan duela aipatu du Etxeberriak, eta beti pozik eta irribarrez ikusi izan duela azpimarratu. Bukatzeko, izendapen bat ere eman nahi izan dio: "Panderoaren errege ezin zaitugu izendatu, hori Landakanda delako. Guk zu panderoaren enperadore izendatzea pentsatu dugu. Mexikoko lehen enperadorea Agustin de Iturbide izan zen, eta horrexegatik zu panderoaren enperadore izendatzea nahi dugu", azaldu du. 

Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakariak "trikitia ikertu, babestu eta etorkizuna bermatzeko" egiten duen lana azalaratzeko direla liburu bilduma argitu du. 2001etik urtero liburu bat argitaratu ohi dute "soinuak transmititu, iragana betikotu eta hilezkortu" asmoz. Liburuko zenbait datu esanguratsu ere aipatu ditu, tartean, emakumeek izan duten garrantzia aipatu nahi izan du: "Soinua baino lehen jotzen zen erromerietan panderoa, eta hasieran emakumeek jo izan zuten. Emakumeak izaten ziren erromerietan festaz festa". Hala, urte askoz gizonen mundu izan den kultur somenean emakumeek sorreran izan zuten indarra eta garrantzia aldarrikatu nahi izan ditu. Imanoletaz hitz egiterakoan, liburua egitea onartzea "kosta" egin zitzaiola gogoratu du: "Asko kostatu zitzaion baietza esatea, eta oso konbentzituta ere ez duela egin esango nuke. Baina askorentzat eredu izan da eta da; oraindik ere beti dago prest dakien hori erakusteko". Bukatzeko, trikitilarien lana balioan jartzea errebindikatu zuenetarikoa ere izan zela azpimarratu nahi izan du. 

Amagoia Gurrutxaga kazetari azpeitiarrak idatzi du liburua eta liburuan mundu askotarik bat bildu nahi izan duela adierazi du: "Munduan mundu asko dauden bezala, Euskal Herrian ere Euskal Herri asko daude, eta nik mundu bat bildu nahi izan dut liburuan". Bor-borrean zegoen Euskal Herria ageri da liburuan, paraleloan, alde batetik, diktadura eta franismo garaiko Euskal Herria eta bestetik festarik festarakoa. Arregi kontalari ona izan duela ere aitortu du: "Liburuak bi zati ditu. Alde batetik, Imanolek berak kontatutakoa aurkitu daiteke. Bera kontalari ikaragarria da eta nik esandakoak atondu ditut. Beste zatian, Landakanda, Urkixu eta Iriondo elkarrizketatu ditut. Umorea badu, baina baita karakterra ere, eta liburuan ez dago berak nahi izan duen guztia, baina negoziazioaren ostean adostu genuen sartu beharrekoa", adierazi du. 

Imanol Arregik bere kontalari onaren kasta erakutsi nahi izan du. Eta bere bizitzako anekdota zenbait kontatu ditu, eskerrak emateaz gain. 

 

IRUDIAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information