wrapper

Oharrak

Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi dira komunitate moduan gai honetan nola eragin dezaketen hausnartzeko. Horretarako,  abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Hori oinarri hartuta, komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko ditu eta diskurtso komun bat eraikitzen ahaleginduko gara, kontuan hartuz momentuko errealitatea.

Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak Udalak eta unibertsitateak duela urtebete inguru abiatutako elkarlanerako ibilbidea baloratu eta eskertu nahi izan dute. "UEUren egiteko garrantzitsuenen artean aurkitzen dira topaguneak sortzea eta tokian tokiko gizarteak dituen beharrei erantzutea da, horretarako beharrezkoa den marko akademikoa emanez. Iaz abiatu genuen bidea bakegintzari buruzko jardunaldi arrakastatsuekin, ondoren urtean zeharreko ikastaroak ere antolatzen gabiltza, eta gaur gure gizartearentzat kezka iturri den beste gai baten topaketa aurkeztera gatoz. UEUren zeregina izango da gai hau eremu akademiko batean kokatzea. Gure helburua da jardunaldi hauek ikasi, eztabaidatu, trukatu eta elkar aberasteko izatea", adierazi du Alegriak.

 “Azken urteotan Azpeitira formazio eskaintza zabala ekartzeko apustuaren baitan, Iñaki Alegriak azaldu bezala, besteak beste, UEUrekin ikastaro eta jardunaldi eskaintza egiteko baliabideak jartzen ari gara. UEU bidelagun ona bilatu dugu. Iaz bakegintzaren inguruan lehen jardunaldia antolatu genuen, eta Bullying-ari buruz antolatu dugu bigarrena. Hasitako bidea indartzera etorriko da jardunaldi hau, eta iaz bezalako harrera izatea espero dugu”.


Leire Goenagak zergatik aukeratu den Bullying-a zehaztu du: “Azken urteotan arazo larri bihurtu da ikastetxeetan eta gizartean. Azken urtean sare sozialen eragina eta aztertuz egin ditugu zenbait saio, baina ikastetxeen, beste hezkuntza eragile eta gurasoen beharrak aztertu ostean erabaki genuen gai hori aztertzea. Jardunaldiak gaia aditu desberdinekin eta puntu desberdinetatik lantzeko aukera emango digu, eta gai honen inguruan herriko ikastetxeetan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera ere izango da. Uste dugu denontzat aberasgarri izan daitekeen eguna izan daitekeela”.

Eli Moreno psikologoak eta jardunaldiaren koordinatzaileak topaketak antolatzeko nondik norakoak eta egitaraua azaldu ditu: “Azken urteetan bi gai hauek pil-pilean dauden gaiak dira, gero eta kasu gehiago salatzen dira, eta, hala ere, adituek iceberg-aren punta bakarrik ikusten ari garela diote. Beste batzuen iritzi,z aldiz, beti gertatu da eta gaur egun ikusgarriagoa dela diote. Honez gain, badirudi eskuhartzeko orduan zailtasunak izaten ditugula bullying-aren tratamendua eman behar diogun jakiteko ala ez eta nortzuk eskuhartu behar duten erabakitzeko. Zailtasun hauek alde batera utzita, denok ados gaude bullying-a izan ala ez, bizitzen ari den/diren pertsona horiek sufrimendua dutela eta sufrimendu hori desagertzen ahalegindu behar garela. Azken finean sufrimendua inplikatuta dauden guztientzat baita, ez bakarrik zuzenean inplikatuta daudenentzat, baizik eta familiak, lagunak… ere".

Ondorioz, jardunaldi honen helburuak Bullying-ari aurre egiteko komunitatearen inplikazioaren beharraz konturatzea eta aurre egiteko estrategia desberdinak ezagutzea da, bai prebentzio mailan baita detekzioaren ondoren ere, guzti hau ikuspegi komunitario bat emanez. Honez gain, bullying-aren gaia genero eta gailuekin lotzea nahi dute; batetik generoak halako egoeretan duen eragina aztertzeko eta bestetik, gailuen eragina aztertzeko eta hauek eman ahal dizkiguten aukeretaz ohartzeko. Horretarako aditu, profesional eta familiak ekarriko dituzte. 

 

Irakasleak

  • Leire Aranburu Mendizabal

    Psikologia eta Psikopedagogian lizentziatua. Orientatzailea.

  • Izar Arregi Aizpuru

    Psikologo-terapeuta ( ikuspegi sistemikoa). 10 urtez ikastolan irakasle eta psikologa bezala lan egina. Azken urteetan, gazteak eta gazteen famili-terapian espezializatua.

  • Urko Fernandez Roman

    Sistemen informatika ingeniari teknikoa. PantallasAmigas ekimena proiektuko zuzendaria

  • Maddi Imaz Ruiz

    Gizarteratzeko eta Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria

  • Paula Jauregui Bilbao

    Psikologian doktorea. Osasun Psikologikoa Orokorrean Masterra. Deustuko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamenduen Saileko irakaslea.

  • Estibaliz Linares Bahillo

    Deustuko unibertsitatean gizarte lanean graduatua eta  Emakumeen kontrako  esku hartzean masterra.

  • Mikel Olaizola Borda

    Magisteritza Haur eta Lehen Hezkuntzan diplomatua, Psikopedagogian espezializatua. Irakaslea

  • Arritxu Olaizola Mendiola

    Magisteritza Hezkuntza Berezia eta Logopedian diplomatua. Irakaslea. Ikastolako Kiva programaren arduraduna.

  • Ana Orozko Landa

    Gizaguneko teknikaria gatazken kudeaketa eta komunitate- zein eskola-eremuko bizikidetzaren sustapenean

  • Izaskun Orue Sola

    Psikologian doktorea. Deustoko Unibertsitateko irakaslea

  • Kepa Torrealdea Koskorritza

    Kepa Torrealdea "Zeuk esan" zerbitzuko koordinatzailea

 

Helburuak

  • Bullying eta cyberbullyingaren mugak zehaztea.
  • Bullying eta cyberbullyingari aurre egiteko esku-hartzeak ezagutzea.
  • Dispositibo mugikorren eragina aztertzea bullying/cyberbullyingaren kasuetan.
  • Genero-indarkeriaren eta bullying/cyberbullyingaren artean egon daitekeen harremana aztertzea.
 

Edukiak

  • Bullying/cyberbullyingaren definizioa.
  • Komunitateko agenteen esku-hartzea bullying/cyberbullying gaian.
  • Dispositiibo mugikorrak: eten digitalaren esanahia eta errealitatea.
  • Dispositibo/gailu mugikorren eragina gazte eta nerabeengan. Adikzioak.
  • Genero-indarkeriaren eta bullyingaren arteko harremana.
 

Metodologia

Jardunaldian 3 eratako jarduerak egingo dira:

  • hitzaldiak, galdera-erantzunetarako tartearekin
  • mahai-inguruak, iritzi eta kontakizunak trukatzeko aukerarekin
  • tailerrak, norberaren intereseko arloan sakontzeko aukerarekin
 

Nori zuzendua

Familia, irakasle, gizarte-langile, hezitzaileei…. gai honetan interesatuta dagoen edonork aportatu ahal izango du.

 

Egitaraua

2017-11-24

OrduaEdukiakIrakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioa-banaketa

 
 
09:00-09:30

Hasierako ekitaldia

  • Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea
  • Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria
  • Eli Moreno, jardunaldiaren antolatzailea
 
09:30-10:30

Bullyinga: zer da eta zer aldagaiekin erlazionatzen da?

Hizlaria:

  • Izaskun Orue Sola. Psikologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea

 Aurkezlea: Eli Moreno

  • Izaskun Orue Sola
10:30-11:30

Hiritartasun digital arduratsua eta aktiboa nola sustatu haur eta nerabeen artean

Hizlaria:

  • Urko Fernandez Roman. PantallasAmigas ekimenaren proiektu arduraduna

Aurkezlea: Eli Moreno

  • Urko Fernandez Roman
11:30-12:00

Atsedena eta kafe etena

 
 
12:00-13:45

Mahai-ingurua:

Hizlariak:

  • Zeuk Esan (Eusko Jaurlaritzako zerbitzua). Kepa Torrealdea
  • Familia baten esperientzia Maddi Imaz
  • Psikologoa, haur eta nerabezaroan espezializatua. Miren Isasi
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai. Bullying Prebentzio Programa
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri koop.e. Kiva Programa
  • Azpeitiko Iraurgi ikastetxea. Ikasle Laguntzaile Programa

Moderatzailea: Eli Moreno

  • Maddi Imaz Ruiz
  • Mikel Olaizola Borda
  • Leire Aranburu Mendizabal
  • Arritxu Olaizola Mendiola
  • Kepa Torrealdea Koskorritza
14:00-15:30

Bazkaria

 
 
15:30-17:00

Aldibereko tailerrak

1. (Ziber) bullyinga eta genero eraikuntzak, hezkuntzan aztertu eta landu behar diren ezinbesteko erlazioak?. Estibaliz Linares

2. Substantziarik gabeko menpekotasunak: zer dago mugikor baten atzean? Paula Jauregui

3. Esku-hartze ekosistemikoa: gazteen bortizkeria egoerak eta bizikidetza hausturak nola kudeatu. Ana Orozko (Gizagune)

4. Bullyingari, aurrez-aurre, aurre eginez: noiz, nola eta nork zer egin?. Izar Arregi

  • Paula Jauregui Bilbao
  • Estibaliz Linares Bahillo
  • Izar Arregi Aizpuru
  • Ana Orozko Landa
17:00-17:15

Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera

 
 
 
 

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldian parte hartzea errazteko asmoz, eta dirua arazo bat izan ez dadin, prezio berezia jarri dugu.

4 matrikula mota egongo dira:

  • Ohikoa: 20€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
  • Gazteak (18-30 urte bitartekoa): 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
  • UEUko bazkideak: 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
  • Azpeitiarrak: 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information