wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak udazkeneko ikastaroen eskaintza zabaltzen segitzen du. Hala, hiru ikastaro berri antolatu ditu Deustuko unibertsitatearekin elkarlanean. Larrialdi juridikoetarako botikina, Negozio baten garapenerako erreminta digitalak eta Sormen lidergotzari buruzkoak izango dira. Izen ematea irekita dago. 

 Azpeitiko Udala indar berezia egiten ari da azken urteotan formakuntzaren bidez herritarrak hezteko; hezteko eguneroko bizitzarako eta lan mundurako. Bide horretan, hainbat eragilerekin antolatzen dituzten ikastaroaz haratago, pauso kualitatibo bat eman eta UEU eta Deustuko unibertsitatearekin lortutako akordioen bidez erakunde horiek ikastaroak herrian bertan izateko aukera dago. UEUrekin udazkenean emango diren ikastaroen berri duela astebete eman zuen Udalak, eta honakoak dira Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean eskainiko direnak. 

1- Larrialdi juridikoetarako botikina

Irakaslea: Lorenzo Goikoetxea

“Larrialdi juridikoetarako botikinarekin” eguneroko bizitzako egoera errealetan Zuzenbidearen beharra dagoenerako tresnak jarri nahi zaizkie eskura parte hartzaileei. Egoera horiek edozein momentutan agertu zaizkigu edo ager dakizkiguke, eta sarritan babesik gabe sentitzen gara eta erantzunen beharra izaten dugu.

Jorratu beharreko gaien aukera pertsonalizatuta egongo da, klasekoen interes eta lehentasunetara egokituta; baina gai hauekin lotutakoak jorratuko ditugu: testamentuak eta herentziak; ezkontzaren araubide ekonomikoa likidatzeko prozesua; auzotarren elkarteko arazoak; kontsumoko eta bidaia konbinatuetako gatazken erreklamazioa; aseguruekin eta erantzukizun zibilarekin zerikusia duten gaiak; etxeko lanak egiteko kontratazioaren inguruko zalantzak; ondarea kapitalizatzeko bideak: hipoteka alderantzikatua eta antzeko figurak; higiezinak denbora partekatuan erabiltzeko aukerak, besteak beste.

Ordutegia: asteazkenetan, 16:30etatik 18:30era.
Egutegia: urriak 25 eta 30; azaroak 8, 15, 22 eta 29; abenduak 13.
Tokia: Baigera 4. solairua esk.

Izen emateko epea urriaren 20an bukatuko da.

2- Negozio baten garapenerako erreminta digitalak: Facebook eta Twitter Herramientas digitales para el desarrollo de un negocio: Facebook y Twitter

Irakaslea: Marta Iraola
Teknologia berriek erabat aldatu dute gure eguneroko bizimodua. Sare sozial erabilienak ezagutzea eta norbere marka ezagutarazi edo ikusarazteko erremintak ezagutzea izango da ikastaro honen helburua. Ikastaro honetan Twiter eta Facebook sare sozialetan sakonduko da, baina horiekin erabilgarri izan daitezken beste hainbat erreminta edo baliabide ere ezagutaraziko dira.

Nori zuzendua
Ekintzaile, langabetu, merkatari eta profesionalei zuzendua.

Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan 14:30etik 16:30era
Calendario: urriak 30 eta azaroak 6, 8, 15, 20, 22, 27 eta 29
Tokia: Baigera 4. solairua esk.

Urriaren 20an bukatuko da izena emateko epea

3- Sormen lidergotza. Aukera berriak sortzen ikasten / Liderazgo Creativo. Aprende a generar opciones con futuro

Irakasleak: Monika Suso eta Gonzalo Serra

Ikastaroaren helburuak dira sormena baliabide original eta erabilgarria biurtzea, lidergotzarako sormena erabilgarri egitea, lan mundurako aukera berriak sortzea, norbere konfiantza handitu eta erabakitze ahalmena handitzea, gatazkak sormenaren bidez konpontzea.

Ordutegia: astelehena eta asteartea15:00etatik 19:00etara
Egunak: azaroak 13 eta 14
Lekua: Baigerako lehen solairuan

Izena emateko epea azaroaren 8an bukatuko da. 

 

Izena emateko azken egunak

UEUrekin antolatutako ikastaro batean oraindik ere eman daiteke izena.

1. Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak.

Irakaslea: Jesus Mari Arruabarrena Gaztelurrutia itzal handiko argazkilariak eskainiko du ikastaroa,

Ikastaroaren hasieran hitzaren eta irudiaren oihartzuna landuko da. Bakoitzaren indarraz jabeturik, bien arteko harremanak jorratuko ditugu. Punta-puntako argazkilarien lan egiteko erak aztertuko dira, baliabide nagusiei etekina nola ateratzen dieten jakiteko (espazioa, denbora, ekintza, egitura, narratzailea, etab). Horrez gain, argazkiak eta testuak lantzeko eta uztartzeko hainbat adibide ere ikusiko dira.


Ikastaroa urriaren 31n hasiko da eta azaroaren 28an bukatu, saioak astearteetan 18:00etatik 21:00etara Argazki elkartearen egoitzan izango dira. Izena emateko azken eguna urriaren 17a izango da.

2. Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen.

Irakaslea: Itziar Garcia Urbieta praktika artistiko eta esparru desberdinen artean bitartekari, ikerlari eta hezitzaileak eskainiko du ikastaroa.
Ikastaro honen oinarria gaitasun sortzaileari erreparatzea da. Sarritan, baliabide desberdinetara jotzen da nornbere erantzunak sortzaileagoak izan daitezen, hainbat metodologia, teknika, eta abar daude eskura jadanik etiketatuta dauden egoera konkretu batzuetan erantzun sortzailea izateko. Lan indibiduala egiten hasiko dira parte hartzaileak, ondoren bakoitzaren sormen-sentsibilitate, sormen-estilo eta sormen- intentsitatea besteenarekin harremanetan jartzeko eta, harreman modu horietan atentzioa jarriz, komunikazio eta interakzio modu egokiak bilatzeko. Azkenik inguru fisikoari ere erreparatuko zaio.


Ikastaroa urriaren 16an hasiko da eta azaroaren 13an bukatu, saioak astelehenetan 18:00etatik 21:00etara Baigera I-eko azken solairuan izango dira. Izena emateko azken eguna urriaren 13a  izango da.

 

Prezioak eta izen ematea

Izena Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera e-posta bidaliz edo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin harremanetan jarrita eman daiteke (udaletxeko 2. solairua). Prezioei dagokionez, Tresna digitalen eta Larrialdi juridikoen ikastaroa 16,8 euro izango da Azpeitian erroldatutakoentzat (besteentzat 21 €), eta Lidergotzakoaren prezioa 8 € izango da (Erroldatu gabeentzat 15, 04 €). 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information