wrapper

Oharrak

Proiektuak 3,6 milioiko aurrekontua du, eta obrak datorren urtean asiko dira. Batez ere gazteei zuzenduriko lokairu sozialeko 45 etxebizitza inguru Esklabetako eraikinean egiteko hitzarmena adostu dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak. Hitzarmena atzoko urriko plenoan onartu zuen Udalak eta orain Etxebizitza Sailari dagokio hitzarmena sinatu eta proiektua abian jartzeko tramiteak egitea.

Proiektuaren helburua da Loiolako Inazio Hiribidean dagoen Esklabetako eraikinaren hegal bat eraberritu (ikastetxea izandakoa), eta erabilera publiko eta soziala ematea. Horretarako, Udalak Eusko Jaurlaritzari eraikinaren zati horren lagapena egingo dio. 7.951 metro koadroko eremu horretan herritarrek gehienez 5 urtean alokatu ahal izango diren etxebizitzak egingo dira, etxebizitza horien bidez gazteen emanzipazioa sustatu eta laguntzea bultzatu nahi dute bi erakundeek.

Proiektuak 3.620.000 euroko aurrekontua du, eta eraikina erreabilitatzeaz gain, inguruaren urbanizazioa ere egingo du Etxebizitza Sailak. Etxebizitza horien kudeaketa Alokabideren bidez egingo da. Proiektuaren lizitazioa abian da, eta aurreikuspenen arabera 2018an hasiko dira etxebizitzak erakitzeko obrak.

Udalak egin berri duen etxebizitza beharren baitan erakin publiko honen eraberritzean etxebizitzak egiteko aukera aztertu eta ontzat eman da, beraz, azpeitiarrek izango dute lehentasuna etxebizitzak alokatzerako orduan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information