wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalean ordezkaritza dugun alderdi politikook, Kataluniako Herria bizitzen ari den une historiko honetan zera adierazi nahi dugu.

  • Igandean Espainiako Gobernuak indar polizialen bidez Kataluniako herria zapaldu, beldurtu eta isiltzeko erabilitako errepresioa salatzen dugu eta indarkeria bidez boto eskubidea urratzeko egindako ahalegina guztiz gaitzesten. Demokrazioan sakontzeko eskaerari ezin zaio erantzun eskubide demokratikoak deuseztuz. Hori horrela izanda, herritarrei dei egiten diegu salaketa hori plazaratzeko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera.
  • Eraso guztien gainetik irmo eta probokazioetan erori gabe botoa eman zuten ia hiru milioi kataluniarrei zorionik beroenak eman nahi dizkiegu, eta erreferenduma egitea ahalbideratu duten eragile zein erakunde guztiei gure babesa eskaini nahi diegu.
  • Herri katalanak bere etorkizun politikoa autodeterminazio bidez erabakitzeko eskubidea duela berresten dugu, eta katalanei soilik dagokiela erabakitzea zer nolako harreman politikoa mantedu nahi duten Espainiako Estatuarekin. Urriaren 1 kataluniarrek hartutako erabakia errespetatu eta aitortzen dugu, eta hemendik aurrera hartzen duten bideari zilegitasun osoa aitortzen diogu. Gainerako erakundeei ere beste horrenbeste egitea eskatzen diegu.
  • Euskal Herriko agintariei eta gure herriko bi parlamentuei Kataluniako Gobernu eta erakundeei haiek hasitako ibilbideari sostengu osoa ematea eskatzen diegu. Era berean, Kataluniak bere etorkizuna aldarrikatzen duen bezala Euskal Herriarentzat ere aldarrikatzea eta defendatzea eskatzen diegu.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information