wrapper

Oharrak

 

2018an udal zerga eta tasetan igoerarik ez egitea onartu du Udalak. Herriaren eta herritarren egoera ekonomikoa hobetzen ari bada ere, krisiaren unerik latzenean %17ko tasa izan zen, eta azken datuen arabera orain %9,3koa da oraindik ere herritarren ahalegina handia dela jakitun da Udala, eta, horregatik, zerga eta tasak bere horretan uztea erabaki du: "Oker pasatu duten familiak oraindik ere errekuperatzen ari dira, eta herritarrekin dugun konpromisoa aintzat hartuta, keinu bat egin eta tasa eta zergak ez igotzea erabaki dugu", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. 


Hori, ordea, gaur gaurkoz, Udalak nahikoa balibalide eta bitarteko dituelako da kalitateko zerbitzu publikoen eskaintza eta kalitatea bere horretan mantenduz esfortzu hori egiteko.Tasa eta zergak bere horretan mantendu eta hobariak hobetu eta egokitzea Udalaren egoera finantzario onak egiten du posible, eta hori azken urteotako kudeaketa onaren ondorio da.
Behar gehien dituzten herritarrentzat babes soziala sendotzeko hartutako konpromisoarekin hobari edo deskontu gehiago ere ezarriko ditugu 2018. urterako.

2018ko tasa eta zergetako aldaketak

Igoerarik ez

Ez da igoerarik aplikatuko herritarrentzat nagusienak diren zergetan, Ondasun Higiezinen gaineko zerga, ekonomia jardueretako zerga, trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga eta urteko zaborraren zerga bere horretan mantenduko dira.

Hobari berria familia ugarientzat

Ibilgailuen zergan, familia ugarientzat hobaria ezarriko da (orain artean ondasun higiezinen zergak bakarrik zegoen). Hobaria familia unitatearen diru sarreren araberakoa izango da, bakoitzak bere ahalmen ekonomikoaren araberako ekarpena egitea baita justuena. Lehendik ondasun higiezinen gaineko zergan bazegoen hobaria eta mantenduko da, aldaketa bat egingo da, diru sarrera kopuru batetik (90.000 €) aurrera ez dute hobaririk izango. Eta irizpide berdina jarraituz, hau da progresibitatea oinarritzat hartuta, kirol patronatuko familia abonatuetan diru sarreren arabera ezarriko dira hobariak edo deskontuak (orain arte bi gurasoak langabezian egotea zen baldintza).

Lur publikoaren erabilera pribatuko tasen razionalizazioa

Kaleko salmenta postuak. Astearteko azoka egunetan herrigunean ezartzen diren salmenta postuetan. Baserritarren sektorea bada sektore bat babes sozial eta ekonomikoa behar dituena, beraz ordaindu beharreko tasa bere horretan mantenduko da, ordaindu beharreko tasa sinbolikoa da.

Gainerako salmenta postuei metro karratuko ordaintzen duten urteko tasa igoko zaie, batezbeste urteko 100 bat euro. Gure lehentasuna herriko merkataritzak izaten jarraitzen du eta honek aukera emango digu herriko merkatariei baliabide gehiago eskaintzen jarraitzeko.

Terrazetako tasa, kalkulua egokitu. Herriko tabernariek, taberna kanpokaldean jartzen dituzten mahai eta ahulkien tasa. Iaz katastroaren balioak eguneratu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta honek eragina izan zuen terrazen tasan. Izan ere, udalak lurzoruaren balioran arabera ezartzen zituen ordaindu beharreko kuotak. Ordaindu beharreko tasak kalkulatzeko modua aldatuko da, horrela kuota objetibo eta orekatuak kalkulatzea da helburua. Hemendik aurrera okupatzen den metro koadro kopuruaren arabera ordaindu beharko da, horretarako urte osorako tarifa bat ezarri da eta beste tarifa bat udaberri udara sasoirako.

Etxez etxeko laguntzaren zerbitzua merkeago

Etxez etxeko zerbitzuaren orduko kostua 14€-tara jaitsi eta finkatuko da (orain artean 20 € zen). Hala, udalaren helburua da laguntza hori behar dutenek merkatu librera jo beharrean zerbitzu publikoa erabiltzea, eta langileen lan baldintza duinak bermatzearekin batera, zerbitzuaren erabiltzailearen jarraipen egokia egitea. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information