wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala indar berezia egiten ari da azken urteotan formakuntzaren bidez herritarrak hezteko; hezteko eguneroko bizitzarako eta lan mundurako. Bide horretan, hainbat eragilerekin antolatzen dituzten ikastaroaz haratago, pauso kualitatibo bat eman eta UEU eta Deustoko unibertsitatearekin lortutako akordioen bidez erakunde horiek ikastaroak herrian bertan izateko aukera dago.

Iazko arrakasta ikusita, aurtengo ikasturtea haikstearekin bat, UEUrekin Udalak duen akordioaren baitan ikastaro berriak jarriko dira abian. Estitxu Elduaien zinegotzia “gustura” da elkarlanarekin: “Udalak UEUrekin elkarlanean antolatzen ditu ikastaroak, baina aldi berean herriko eragileekin, kasu honetan Kultur Mahaia eta Argazki Elkartearekin, batera ere antolatzen ditugu. Herritarren nahi eta beharretara egokitutako saioak antolatzea da gure helburua, eta elkarlan horrekin uste dugu hori lortzen dugula”. Hain justu, bi elkarte horiekin hitz egin ondoren, argazkilaritzarekin eta sormenarekin lotutakobi ikastaro jarriko dira martxan urritik aurrera.

1. Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak. Jesus Mari Arruabarrena Gaztelurrutia itzal handiko argazkilariak eskainiko du ikastaroa,

Ikastaroaren hasieran hitzaren eta irudiaren oihartzuna landuko da. Bakoitzaren indarraz jabeturik, bien arteko harremanak jorratuko ditugu. Punta-puntako argazkilarien lan egiteko erak aztertuko dira, baliabide nagusiei etekina nola ateratzen dieten jakiteko (espazioa, denbora, ekintza, egitura, narratzailea, etab). Horrez gain, argazkiak eta testuak lantzeko eta uztartzeko hainbat adibide ere ikusiko dira.
Ikastaroa urriaren 31n hasiko da eta azaroaren 28an bukatu, saioak astearteetan 18:00etatik 21:00etara Argazki elkartearen egoitzan izango dira. Izena emateko azken eguna urriaren 17a izango da.

2. Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen. Itziar Garcia Urbieta praktika artistiko eta esparru desberdinen artean bitartekari, ikerlari eta hezitzaileak eskainiko du ikastaroa.
Ikastaro honen oinarria gaitasun sortzaileari erreparatzea da. Sarritan, baliabide desberdinetara jotzen da nornbere erantzunak sortzaileagoak izan daitezen, hainbat metodologia, teknika, eta abar daude eskura jadanik etiketatuta dauden egoera konkretu batzuetan erantzun sortzailea izateko. Lan indibiduala egiten hasiko dira parte hartzaileak, ondoren bakoitzaren sormen-sentsibilitate, sormen-estilo eta sormen- intentsitatea besteenarekin harremanetan jartzeko eta, harreman modu horietan atentzioa jarriz, komunikazio eta interakzio modu egokiak bilatzeko. Azkenik inguru fisikoari ere erreparatuko zaio.
Ikastaroa urriaren 16an hasiko da eta azaroaren 13an bukatu, saioak astelehenetan 18:00etatik 21:00etara Baigera I-eko azken solairuan izango dira. Izena emateko azken eguna urriaren 9a izango da.

Izen emateak irekita daude eta herritarrek udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5) edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postaren bidez eman daiteke izena. Bi ikastaroetako matrikula 18 eurokoa izango da azpeitiarrentzat.

Ikastaro horiez gain, gaurkotasunez beteriko gai baten inguruko jardunaldiak ere ari dira prestatzen UEU eta Azpeitiko Udala, elkarlanean: bullyingaren inguruko adituekin egun beteko jardunaldiak egitekotan dira azaroaren amaiera aldera: “Herriko ikastetxe, guraso zein eragile ezberdinek gai honen inguruko kezka handia erakutsi digute, eta haien beharren araberako egitaraua prestatzen ari gara, gai honek dituen ikuspegi ezberdinak aditu ezberdinekin landu eta aztertzeko”, aurreratu du Estitxu Elduaienek Egitaraua osatzen ari dira oraindik, eta urriaren erdi alderako aurkeztuko dutela gaineratu du zinegotziak. Euskal Herri osoko adituek parte hartuko dutela adierazi du, eta guraso, irakasle, eta interesa duen orok parte hartzeko aukera izango dutela.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information