wrapper

Oharrak

Bihar, irailak 27, 42 urte beteko dira Angel Otaegi Burgosen (Espainia) fusil tiroz hil zutela. Urteurrenean jakinarazi dute Eneko Etxeberria alkateak, Mertxe Urtuzaga Angelen senideak eta Mikel Elorza auziko abokatuak, iaz Azpeitiko auzitegian jarritako kereilak Espainiako auzitegietako bide arrunta tramitera onartu ere egin gabe bukatu duela, eta, hori ikusita, 2012an Argentinan hasitako kereilara batzeko tramiteak hasiko dituztela. 

 

Iazko irailaren 27an, aurkeztutako kereilak ohiko bide arrunta bukatu du tramitera ere onartu gabe. Mikel Elorza abokatuak azaldu duenez, Azpeitiko epaitegiak aste gutxian lehen instantzian ez onartzea erabaki zuen. Horretarako bi arrazoi azaldu zituen: Alde batetik, Espainiako legediaren arabera preskribatuta zeudela krimen horiek (Nazioarteko araudian ez da gauza bera gertatzen); eta, bestetik, preskribatu gabe egonda ere, 1977ko Amnistia legea medio ezin direla epaitu ekintza horiek. "Preskripzioaren berri izan genuenean, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialera jo genuen, baina sakonago azaldu bazuten ere bi arrazoi horiek erabizi zituzten gaian sartu ere egin gabe auzia tramitera ez onartzeko". Zehaztu du horrelako kasuen aurrean, Espainiako epaitegi gehienetan jarrera bera azaldu ohi dutela. 

Kereila tramitera ere onartu ez dela ikusita, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzea aztertu badaiteke ere, familiak eta Udalak Argentinan Frankismoaren krimenak ikertzeko onartutako kereilara batzeko tramiteak hastea erabaki dute, beste hainbat kasuk egin bezala. 

Etxeberria alkateak iazko urriko plenoan aho batez onartuta puntu bat ekarri du gogora: "Iazko urriko plenoan aho batez onartu genuen erregimen frankistak egindako krimenengatik bai estatuan baita nazioartean ere irekita dauden auzietan parte hartuko duela. Zain geunden kasu honekin zer gertatzen zen, eta auzitegien jarrera ikusita, kerellara batzeko egin beharrekoa egingo dugu". Etxeberriak gogor kritikatu du "duela 42 urte Angel Burgosko horma batean tiroz hil zutenetik" familiari justizia egiterik ez dela lortu: "Sumarioaren kopia oso bat izatea ere ukatzen zaie. Hori sintomatikoa iruditzen zaigu oso, eta horregatik orain artean bezala babestu eta lagunduko dugu familia". Bide horretan, Angel Otaegi ez dela Frankismoko Azpeitiko biktima bakarra gogorarazi du, eta beste hainbat kasu ere batu daitezkela kerellara aurreratu du.  

Mertxe Urtuzaga Angel Otaegiren senideak Udalaren eta abokatuaren lana eskertzeaz gain, Argentinara joko dutela esan du irmo: "Sumario osoa lortzeko Burgisera, Madrilera, Ferrolera, berriiro Madrilera... jo nuen eta ez genuen lortu. Kereila jarri genuen iaz, eta horrek ere ez du eman emaitzarik. Orain Argentinara joko dugu". 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information