wrapper

81 urte bete dira tropa faxistek Azpeitia hartu zutenetik. Eneko Etxeberria alkateak "gertaera horrek herria markatu" zuela gogorarazi du. Faxismoak gogor jo zuela Azpeitia gogoratu du: "Hilketa, tortura, debekuak... eta beldurra zabaldu zituzten Azpeitian gerran. Eta gerra ostean ere, frankismoaren azken ostikadak arte markatu gaitu. Frankismoaren azken diktima ofizialen artean dagoelako fusilatuta hil zuten Angel Otaegi".  Baina egindako sarrazkiez gain gertatutakoa isilarazteko eta ezabatzeko egindako esfortzuak bere helburua lortu zuen. Gaur egun ere "faxismoa bizirik" dagoela esan du Etxeberriak eta Herrialde Katalanetan gertatzen ari dena ekarri du gogora. 

Urte luzez isiltasuna nagusi izan bada ere, azken urteotan Azpeitiko Udalaren konpromisoa memoria berreskiratzea izan da: "bi aukera genituen, omenaldi ponpoxoetan gelditzea, edo ikerketa egitea. Eta Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean ikertzeari ekin genion". Ikertu, historiari izen abizenak jarri, lekukotzat jaso eta zabaltzeko eta berriro horrelakorik gerta ez dadin "formatu eta informatzeko" lanean ari da Udala: "Gertatutako guztiaren oroimenenako terapiarik onena liburu hauek dira". Gaurkoan, Azpeitia 1936-1945 liburua sareratzeko eginiko lana aurkeztu da. 

Historia, sarean

Aranzadi zientzia elkarteak eginiko lana sareratu du Digitalidadeak. Gotzon Barandiaran digitalidadeko kideak azaldu duen gisan, modu oso errazean sareratu dute. Liburuko datuekin datu basea egin dute, eta liburua zatika irakurtzeko aukera izateaz gain, herritarren izen abizenen inguruko jarraipena egiteko haria osatu dute, "datuak elkarren artean lotu baititugu". Beraz, izen batetik abiatuta, ibilbide osoaren jarraipena egin daiteke: "Oso modu errazean bilatu daiteke informazioa. Internet oso gutxi erabili dutenentzat ere informazioa bilatzeko oso modu erraza antlatu dugu". 

Informazioa dinamiko bihurtzeko, berriz, atarira sartutako bakoitzean orria freskatu egiten da, eta liburuko pasarte berri bat ikusarazten da. 

Ikusi hemen.

 

Liburuak herritarren eskura

81. urteurrenaren baitan, Azpeitiko Udalak Eusko Gudarostearen inguruan ateratako liburua ere debalde eskuragarri jarri du goizean. Oriandik eskuratu ez duenak udaletxera jo dezake, eta sarreran eskatu. 

 

lorak

 

irakurtzen

banatzen

liburuak