wrapper

Oharrak

Krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, enpresak egoera larrian eta langabezia datu kezkagarriak ziren unean, 2013. urtean Udalak hitzetatik ekintzetara egiteko pauso garrantzitsua eman zuen herriko ekonomia indartzeko sustepen ekonomikorako diru laguntzak abian jartzean. Ordutik, urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira, eta gero eta ezagunagoak dira herritarren artean ere. "Laguntza hauek garatzerako garaian gure harreman sarea jarri genuen martxan; lehen sektoreki, merkataritzako, zerbitzuetako eta industriako eragileekin bildu ginen. Beharrak aztertu eta landu ostean osatu genituen laguntzak, eta urtez urte herritarren beharretara egokitzeko ahalegina egin dugu. Gaur egun, oraindik ekarpenetara irekiak gaude", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Iaz, lehen aldiz diru guztia banatu zela azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak: "Urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira. Iaz 89 eskaera jaso genituen, eta diru guztia banatu zen". Horregatik, aurten, diru kopurua handitu du Udalak, eta 350.000 euroko diru-laguntza da.

"Herrian emaitzak ikusten ditugu, abian jartzen diren proiektuen berri izaten baitugu. Horretaz gain, ordea, beste hainbat Udaletatik ere etorri izan zaizkigu laguntza hauen inguruko informazio eske, eta hainbatek jari dituzte abian, gure antzera", aipatu du Etxeberriak.

Beste hainbat faktoreren artean, Azpeitiko langabezia tasa baxua laguntzen ondorio ere badela uste du Etxeberriak: "Langabezia tasa baxua dugu, baina lanpostuen prekaritateak eta lan baldintza eskasek asko kezkatzen gaituzte. Horri aurre egiteko ere badira laguntza hauek. Krisi aurretik baino soldata eta baldintza eskasagoak ditugu gaur egun orohar, eta horri aurre egitea dugu erronka", zehaztu du. 

1. Emaitza bezala enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaileak eta izaera soziala dutenak sustatzeko laguntzak. Gehienez 40.835 €ko kopurua bideratuko da.

Helburu soziala duten proiektuak ekintzaileak lagunduko dira eta inplizituki balore solidarioak, komunitarioak eta gizarte-justiziakoak barneratzen dituztenak eta gizartearen onurakoak direnak.

2.   Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua eta ekonomia sustatzeko laguntzak. Gehienez 46.665 €ko kopurua bideratuko da.
Langileak kontratatzea.

  • Merkataritzza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzzeko ekintzzak edo jarduerak egitea.
  • Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa.
  • Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adibideak modu orientagarrian: lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea, etabar).
  • Lehenengo sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzea.
  • Azpeitiko Alde Zaharrean, Nuarbe auzoan eta Urrestillan merkataritzako edo lehen sektoreko jarduerak jartzea.
  • Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritzako edo lehen sektoreko jarduera xede duten lokalen alokairuak.

3.  Enplegua sortu edo mantentzen duten industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak eta inbertsio proiektuak bultzatzera bideratutako diru-laguntzetarako, gehienez 192.500 €ko kopurua bideratuko da.


Enplegua sortu eta mantentzeko zailtasunari aurre egiteko laguntza lerroa da honakoa. Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute deialdia argitaratu aurretik sortuak dauden eta 250 langile baino gutxiago dituzten enpresek. enpresa txiki eta ertainentzat askotan zaila izaten da industria-proiektu estrategikoak gauzatu eta garatzea edo instalazioak egokitu edo erosteko inbertsioak egitea eta horretan laguntzen du lerro honek.

4.  Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzetarako, gehienez 70.000 €ko kopurua bideratuko da.
Edozein izaera juridikopean sorturiko enpresa jarduera sortzeagatikgatik, jarduera burutzen duena pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa dela  laguntzen da. Lehen aldiz autonomo jartzen diren eta bere kontu lanean hasi berriak laguntzen dira lerro honetan. Laguntza jasotzeko ez da ofizina fisikorik behar, etxetik lan egin edo lantegiren batean autonomo hasi berri diren pertsonek ere jaso dezakete. 

Eskaerak, urriaren 15a arte
Eskaerak urriaren 15a bitartean udaletxeko sarreran edo Azpeitia Berritzenen entregatu beharko dira. Informazio gehiago behar duenak Azpeitia Berritzenera jo daiteke: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. idatzi, 943 15 71 83 telefonora deitu edo Sindikatu Zaharreko 2. solairura.

Laguntzen oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information