wrapper

Oharrak

Azpeitiko azoka plazako elikagunearen kudeaketa esleitu du Udalak eta irabazi asmorik gabeko Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku geldituko da bertako produktuen salmentarako saltokia, obrak bukatu ostean. Proiektu bakarra aurkeztu zen lehiaketa publikora, eta kontratazio mahaiak teknikoki balorazio altua eman zion proiektuari eta uztaileko plenoan eman zitzaion onespena, aho batez, esleipenari.


Bertako jatorria duten elikagaiak oinarri hartuz, horien salmenta, sukaldatze, dastatze eta aurkezpen zerbitzuak eskaintzera bideratuko den gunea izango da. Bertako jatorria duten elikagaiak zehazterakoan, Azpeitiko azoka plaza zentru fisiko bezala hartuta, 15Okm-ren erradioan ekoiztutako elikagaiak kontutan hartuko dira.


Azpeitiko Udalak etorkizunerako landu eta abian jarritako eredu propio dun azoka plaza multifuntzionalak janari-denda, harategia, plater prestatu ez industrialen obradorea, eta ostalaritza eta aisialdi-jardueretarako establezimendua elikagai produktuen eta proiektuen aurkezpenerako eta dastaketarako txokoa, zuzeneko sukaldantza jarduerak egiteko guneak izango ditu. Bertako ekonomia sustatu eta indartzeko egindako apustua hasieratik Bertan, azoka plazako baserritar eta beste hainbat eta hainbat eragile sozioekonomikorekin elkarlanean osatu da.

Emakida 10 urtetarako ematen da eta esleipendunak hilero 1.000 euroko kopurua ordaindu beharko du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information