wrapper

Oharrak

Betharram eraikinaren kanpoko itxura erabakitzeko galdeketa abian jarri dute Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Ikastetxeak. Gaurtik hilaren 24ko gauerdira arte izango dute 16 urtetik gorako herritarrek botoa emateko aukera Internetez. Aurrez aurre botoa eman nahi dutenek irailaren 23an, larunbata 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran izango dute horretarako aukera. 

Betharram eraikina eraldatzeko obrak duela zenbait hilabete hasi ziren, eta azken txanparako bidean, Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Ikastetxeak herritarrek erabakitzea adostu dute. Ia hiru milioiko obra da ikastetxean egiten ari direna, eta 2018ko Aste Santu ingururako bukatuta izatea aurreikusten dute.

“Urte luzeetako prozesua izan da eraikina berritzearena. Batagatik edo besteagatik atzeratzen joan da, eta duela urtebete inguru ikusi genuen obrak egitea”, adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Eraikinaren handitasun eta kokapenagatik, herritarrek azken itxuraren inguruan izan zezaketen kezka medio, galdeketa jarri da abian: “Herri erdi-erdian dago, Alde Zaharretik Sanjuandegi auzora bidean denok ikusteko modukoa da, handia da… Herritarrek zer esana dutelako aukera polita ikusi genuen galdeketa egiteko”, gaineratu du.

Ikasleek adierazi dute “gogo handia” dutela eraikin berrira joateko, eta “ametsa beteko” dutela, baina aurretik erabaki egin behar dela, eta botoa emanez “Iraurgi koloreztatzeko” deia egin diete herritarrei.

Ana Aristi guraso elkarteko kideak urte askoan seme-alabak eraikin desberdinetan ibili behar izan dituztela ekarri du gogora, eta eraikin berriak emango dituen beste "mila aukerez gain", erakin berdinean izatea ahalbidetuko du: "Urte askoko eta ilusio asko jarri dugun proiektua da, gure hobe beharrez egin dugu, eta dena onerako izango da. Eta azken fase honetan, urte guzti hauetan lanean aritu direnak eskertu nahi ditugu". 

NOLA BOZKATU

 

3 aukera

Eraikin berriaren bukaerako itxura erabakitzeko hiru aukera

 

1- Koloretakoa

Betharram koloretan
2- Laranja

Betharram teja grafitoa

3- Urdina eta berdea

Betharram berdea urdina

 

Nola bozkatu

Azpeitian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek eman ahal izango dute botoa, bakoitzak boto bakarra. Bozketa loteslea izango da.

Bi aukera izango dira sarean prestatutako aplikazio baten bidez, edota botoa aurrez aurre emateko aukera izango da.

Internet bidez botoa emateko www.azpeitia.eus atariko lehen orrian eman ahalko da. Bestela, Betharramen jarri den kuboan dagoen QR kodea irakurrita sar daiteke aplikazioan. Hiru pauso errazetan eman ahalko da botoa:

1- Norbere NAN zenbakia eta jaiotze data sartu
2- Hiru aukeren artean aukeratu
3- Bozka baieztatu

Botoa paperean eman nahi dutenek irailaren 23an, 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran eman ahal izango dute.

Gaurtik bertatik irailaren 24ko gauerdira arte izango da botoa emateko aukera.

Botoa emateko arazoren bat edo zalantzaren bat dutenek udaletxera jo dezakete arazoa konpontzeko.

Bozkatu nahi duenak, klikatu hemen

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information