wrapper

Oharrak

Udako opor garai nagusia bukatu bada ere, Azpeitiko kaleetan oraindik ere ikus daitezke, astegun zein asteburuetan, herria ezagutzera etorritako turista eta bisitariak. Abuztua bukatuta iazko abuztuan Udalak abian jarri zuen Turismo bulegoan jasotako datuak plazaratu nahi izan ditu. Bulego honen helburu nagusia Loiolara zein Burdinbidearen Euskal Museora etortzen direnak herrira erakartzea da.

Urtebete honetan hainbat aurrerapauso eman dira; besteak beste, herritarrak eta euskara bisitarientzat erakargarri egiteko apustua egin du eta azpeitibizi ataria jarri du abian eta herriko hainbat txokotan bisitarientzat interesgarri izan daitezkeen panelak jarri dira, herria hobeto ezagutzeko aukera izateko.

Etengabean Loiolako eskualdeko turismo bulegoarekin, santutegiarekin eta museoarekin koordinatuta egiten du lan, eta elkarlan horren garrantzia azpimarratu nahi izan du Agustin Lizarralde, Turismo zinegotzial: "Eskertzekoa da koordinazio horretan lan egiteko beste eragileek azaldu duten prestutasuna. Eta, bereziki, eskertu nahi dugu Pako Epeldek parrokia eta ingurua bisitariei erakusteko egin duen boluntario lana". Eragileek elkarlanerako konpromiso eta prestutasunaz gain, herritarren eskuzabaltasuna ere estimuan baitu Udalak.

Datu onak eta balorazio positiboa

Udala "gustura" dago Turismo bulegoak ematen dituen datuekin: "Guk jendeak Azpeitia ezagutzea nahi dugu; Azpeitia bizitzea. Azpeitiarentzat turismo jasangarria, turismo bizia eta orekatua izatea dugu helburu", gaineratu du Lizarraldek. Azpeitiko turismo bulegoak 1.561 bisitari jaso ditu aurten abuztua bukatu bitartean.

Abuztuan, iazko kontsulta kopuru oso antzekoa jaso du 413 guztira. Bisitari gehienak Espainiatik etorritakoak izan dira, % 62a. Atzerritik etorritakoen kopuruan gora egin du iazko %9tik bikoiztu egin da eta %18a izan da aurten, eta behera egin du Euskal Herritik etorritako bisitarien kopuruak. Abuztuan, astearte eta igandetan bisita gidatuak egin dira, eta herriko ondarea nahieran ezagutzeko aukeran ere izan da turismo bulegoarekin harremanetan jarrita. "Bisitariei zein herritarrei zerbiztu pertsonalizatua jasotzeko aukera eskaini dugu aurten. Aurrez abisatuz gero doan bisitak adosteko aukera, Madalenako ospitalea zein beste zenbait eraikin bisitatzeko eskaintza egin dugu", dio.

Bisitarien zein ostalarien aldetik Udalak jasotako iritziak ere oso positiboak izan dira: "Beraz, balorazioa oso positiboa egiten dugu, Azpeitia bisitarien mapetan kokatzen ari da pixkanaka, eta hori horrela izan dadin lanean jarraituko du Udalak". Erronken artean du Udalak datozen hilabeteotan Loiola-Azpeitia 2021 turismo akzio plana sustatzea eta osatzea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information