wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak gaur Glual energy enpresan lan istripuan hil den langilearen familia, lankide eta gertukoei doluminakeman eta bere elkartasuna adierazi nahi die. Golpe gogorra da langileriarentzat eta herriarentzat gaur Azpeitian gertatutakoa. Elkartasunaz gain beharrezko laguntza guztia ere eskainiko die gertukoei Udalak, hala behar izanez gero.

Udalak enpresari zein Osalani istripuaren zergatiak aztertu eta lehenbailehen argitzeko eskatu nahi die. Era berean, udalerri osoko enpresei deia luzatzen die  gure herriarekin eta herritarrekin duten gutxienezko konpromisoak exijitzen duelako langile ororen bizitza babestea egoera guztietan, oinarrizko baldintza gisa, eta lehentasun absolutu gisa. Arazo oso larria da lan-istripuena, Azpeitian, denbora gutxian lan istripuz izan dugun bigarren heriotza da gaurkoa. 

 

Heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenekin bat egiten du Udalak eta herritarrak ere gauza bera egitera deitzen ditu.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information