wrapper

Oharrak

Giro onean igaro zen atzo, Baserritarren Eguna. Goizean, 11:00etarako jende ugari zebilen kalean. Gazta eta sagardo txapelketa, Cesar Valverde pilota sariketa, errekortariak... izan zen zer ikusia.

Festak hasita heldu da aurtengoan Baserritarren Eguna. Hala ere, goizean goizetik jende ugari ibili zen kalean. 10:30ean, Nafarroako Banderari onenaldia egiten zioten bhitartean, Bandak eta txistulariek goiz eresia eskaini zuten, eta Frontoi Txikian ere Cesar Valverde pilota txakelketako finalak hasiak ziren. Azken ekitaldi honek jende andana bildu zuen, frontoia gainezka izan zen partiduak bukatu ziren arte. 

11:00etatik aurrera, Astotegian limusina, blonda, pirenaika... arrazako ganaduen erakusketa abian jarri zen, eta han ere hasterako jende ugari bildu zen behi eta txahalen inguruan. Azoka Plazan, Idiazabal jatorri deiturako gazta txapelketa egin zen. Epaimahaikideek eguerdirako erabaki behar izan zuten zein ziren aurtengo sarituak: Ricardo Remiro Agirrek nafarrak jaso zuen 300 euroko saria, Jesus Ansola Mausitxako gaztagileak 200 euroko bigarren saria, eta Aixtra gazta araiarrak 150 euroko hirugarren saria. 

XLV. Sagardo Txapelketan, 23 sagardo etxek hartu zuten parte. Onana Hernaniko Otsua-enea izan zen; bigarren Asteasuko Sarasola izan zen eta hirugarrena Gaztañaga andoaindarra. 

Txapelketez gain, ordea, bertsolariak, trikitilariak, txekor eta atun errea plazan... izan ziren herritarren gozagarria. 

Arratsaldean, berriz, zezen plazan izandako errekortariek ere jendez bete zuten plaza. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information