wrapper

Oharrak

Saninaziotako egitarau osoa ikusteko klikatu hemen.

Atzo eragilez inguratuta aurkeztu ziren ostiraletik abuztuaren 2ra bitartean izango diren Santio eta Saninazio festak. 

Mikel Ibarzabal festa batzordeburuak adierazi zuenez "gero eta eragile gehiago biltzen dira" festen bueltan, eta "poztekoa" da hori. "Esaten dute herriak festen araberakoak izaten direla, eta argazki honek demostratzen du gure festak direla onenak, gure herria delako onena. Sinpleki esateko, poza ematen du horrelako festak eta horrenbeste jenderekin aurkeztea", adierazi zuen Eneko Etxeberria alkateak eragileen begiradapean.

Festak ondo pasatzeko dira, baina kezka bat ere plazaratu nahi izan du Etxeberriak. "Denok dakizue festetan zer kezka izaten dugun. Iaz ez zen gauza larririk gertatu, eta aurten ere uste dut errespetuaren bide hori jarraitu behar dugula. Jendeari eskatzen diogu aktiboki parte hartzeko, batak bestea zaintzeko, eta espero dut festetan ez dela ezer pasatuko. Esfortzu bat eskatzen diegu herritarrei gure herriak horretan ere eredugarri izan behar duelako".

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information