wrapper

Oharrak

Datorren astelehenean izango da asteartetako ohiko azoka datorren astean. Azoka berezia izango da, gainera; obrak bukatu gabe badaude ere baserritarrak Frontoi Txikitik azoka plazara itzuliko baitira. Azoka plaza guztiz bukatuta urtea bukatzerako inauguratzea aurreikusten du Udalak. 

Tokiko produktuak eta ekonomia bultzatzea. Horixe izan da azoka plaza berritzearekin batera Azpeitiko Udalak eraikin horren proiektuan helburu nagusi bezala jarritakoa. Horretarako, bi oinarri izango ditu etorkizunean: bata, oraindik ere obretan den elikagunea izango da, eta bestea azoka plaza bera. Bi oinarriek filosofia eta helburu bera dute, eta elkar elikatzeko pareko proiektuak dira. Elikagunea bertako produktuen saltokia izango da. 0 kilometro egitasmoaren baitan 150 kilometroko distantzian ekoiztua izan beharko du bertan salduko den produktuen gehiengoa. Hori, ordea, urtearen amaiaera alderako abian jartzea aurreikusten du Udalak. 

Orain, epe motzean, azoka plazaren alde multifuntzionala irekiko da 500 metro koadro inguruko gunea, goiko gelak bukatuta badaude ere Uro Erdiko Mankomunitatearenak dira. "Eraikina erabilgarri jarri eta obrak bukatzeko eskeman, behin-behinean bukatuta dugun zati hori herritarrentzako irekitzea da asmoa. Hala datorren astelehenean bertan asteartetako baserritarren azoka hemen bertan egingo da", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Plaza inguruko hesiak kendu, barruko obra ia guztiak bukatu eta tipi-tapa azoka plazaren ibilbide berria abiatzeko prest dago ia guztia. Gure multifuntzionalak astearte eta ostiraletako azokak hartzeaz gain, urtean zehar egin daitezken hamaika ekintza hartzeko aukera eskaintzen du. 

Gure irekia, argia, zabala sortu da azokan. Gainera, plazarako aldeko zein goiko aldeko kristalak ireki egin daitezke, eta plazaren luzapen moduan ulertu. Azokaren atzealdea ere erabat berritu eta egokitu dute: "Lehen nabari zen zerbaiten atze aldea zela, gure asmoa Zelai Luzetik gora, ibai ondoak berreskuratu eta balioan jartzeko helburu horretan, azoka plazaren beste sarrera izarea lortu nahi dugu. Ez atzealdea", zehaztu du Aitor Bereziartua zinegotziak. 

Bertako ekonomia sustatzea helburu

Azpeitiko Udalak ekonomia sustatzeko duen konpromisoaren baitan, sektoreen arteko oreka mantentzea ere bilatzen du. Bide honetan, lehen sektorearen plaza duindu eta indartzea apustua da azoka plazan egidakoa. Azpeitiko Udala ekonomia indartuz langabeziari aurre egiteko egiten ari den apustua bere fruituak ematen ari da. Gaur gaurkoz, ekainaren bukaerako datuak kontuan hartuz Azpeitiko langabezia tasa %8,9koa da, eskualdeko, Gipuzkoako eta Euskal Autonomia Erkidegoko tasatik beherako datua du. Beraz, lehen sektorea eta merkataritzaren alde egindako apustu honek ere emaitzak ematea espero da. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information