wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak eskaintzen duen ikastaro zabalaren artean, azken urte luzeotan Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea ikastaroa  eskaintzen du. Duela egun gutxi bukatu berri dituzte saioak parte hartzaileek eta ikastaroa egin dutela egiaztatzen duen diploma jaso dute Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak emanda. 

Azpeitiko Udalak hezkuntza eskaintza propioa egiteko konpromisoa du azken urteotan. Bide horretan, unibertsitate zei eragile desberdinekin dituen hitzarmeen bidezikastaro desberdinak eskaintzen ditu. Eskaintza horren baitan Lanbideren bidez eskaintzen da Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea ikastaroa. 

Aurtengoan, 16 lagunek bukatu dute ikastaroa, eta erdiak baino gehiago praktikak egin ostean aldi baterako lanean dira. 

Azpeitiko Udalak datorren ikasturtean ere ikastaro hau abian jartzea aurreikusten du. Dagokionean jendeak izena emateko deialdia egingo du, baina aurrez norbaitek ikastaroaren nondik norakoak jakin nahi baditu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailera jo dezake. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information