wrapper

Oharrak

Elkarrekin Eraikitzen 2016-17 proiektuaren bukaerako ekitaldia ospatu da gaur, osteguna, Azpeitiko udaletxean. Ekitaldiaren sarreran Eneko Etxeberria alkateak ikasleei ongietorria eman egindako lanagatik zorionak emateaz gain, proiektu honen onurak ere aipatu ditu: "Proiektu hau gure herriko industria egoera larrian zegoela jarri genuen, etaibilbideak erakusten du asmatu genuela. Ikasleek enpresak gertutik ezagutzeko balio dute; egoera sozioekonomikora gerturatzeko, eta enpresek ikasleak ezagutu eta ikasleek enpresak ezagutzeko", azaldu du. Enpresen berri izan behar dela gaineratu du: Beraien beharrak zein diren aztertu behar dira ikusiko zenuten bezala etorkizuneko erronkei aurre egiteko, baina enpresek zuei etorkizunean lan duin bat eskaintzeko konpromisoa ere hartu behar dute", gaineratu du.

Aurtengo ekitaldian eskualdeko 4 ikastetxek (Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Xabier Munibe Azkoitiko Ikastolak) hartu dute parte. Proiektu honen garapenarekin, garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko hezkuntza eragileekin lan egiteko duen konpromisoa berretsi du.

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea du helburu; besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten. Prozesuan zehar DBH 3 edo 4 mailako ikasleek hartu dute parte.

Jardunaldiari eskualdeko udal ordezkarien agurrarekin ekin zaio. Jarraian aurtengo edizioaren ebaluazio eta parte-hartze datuak eman eta ikastetxe parte-hartzaileetako ikasleek, proiektuan bizitako esperientziak eta egindako hausnarketak aurkeztu dituzte. Ekitaldia mahainguru labur batekin amaitu da. 

Aurten ere proiektua bi fase nagusitan egituratu da. Lehenik eta behin, eskualdeko ikastetxeetako irakasleek elkarlanean ikasketa kooperatiboaren inguruko prestakuntza saio bat jasotzeaz gain, ikasleek aplikatu duten proiektua birdiseinatu dute aurreko urtean identifikatu ziren hainbat hobekuntza lerro txertatuz. Bigarren fasean, aldiz, ikasleak talde txikitan bilduta, irakasleek planifikatutako prozesuaren bitartez, Iraurgi Berritzenek proposatutako 10 kasu erreal hausnartu eta lanketa aurkeztu dute.

PROIEKTUAREN DATU ETA FASEAK
Parte-hartzaileek, bereziki ikasle nahiz irakasleek, laugarren edizio hau ere positiboki ebaluatu dute eta izan dituen parte-hartze datuengatik ere arrakastatsutzat jo daiteke. Proiektuan zehar, 12 irakaslek eta 150 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Horiez gain, prozesuan ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan borondate osoz 40 eragile baino gehiagok hartu dute parte. Besteak beste, hainbat enpresa ordezkarirekin, udal ordezkariekin, Urkomeko ordezkariekin, Merkatari elkarteetako ordezkariekin, Iraurgi Berritzeneko ordezkariekin, Osasun Zentroetako ordezkariekin nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin egoteko aukera izan dute ikasleek.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information