wrapper

Oharrak

Bertako produktuak eta garaian garaikoak erabiliz turismo gastronomikoa sustatzeko 'Urola gustagarri' ekimena abian da azken urteotan.

Azpeitiko Udalak eskualdeko beste udalekin elkarlanean eta Iraurgi Berritzenen  eta Urkome Landa Garapeneko Elkartearekin elkarlanean azken urteotan abian duen egitasmoa da Urola Gustagarri ekimena. Gaurkoan, aurkezpen berezia egin dute Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan. Izan ere, Urolako Trenbidea zenarekin lotu dute Udaberriko Zaporeak egitasmoak. "Gure bailara lotzeko eta komunikatzeko ezinbestekoa izan zen trena duela zenbait hamarkada. Trenak lotura zuzena izan zuen bertako ekoizleekin eta gastronomiarekin ere; baserritarrak azoketara joan eta produktuak saltzeko garrantzitsua izan baitzen, adierazi du aurkezpenean Agustin Lizarralde Azpeitiko Udalaren Turismo zinegotziak. 

Urolako trenaren inaugurazioko menua oinarri

1926ko otsailaren 23an inauguratu zen Zumarraga-Zumaia tren linea, eta egun hartan agintariek jan zuten menuan oinarritu dira Udaberriko Zaporeak egitasmoa zosatzeko. Bide horretan, bertako garaiko barazkiak, Euskal Sagardoa eta Luma Gorri oilaskoak izango dira edizio honetako protagonistak.

Gaurtik ekainaren 11ra bitartean izango dira menu eta pintxoak dastagarri. 

Bisitak, berrikuntza

Baserrietara bisitak ere egingo dituzte bi egunetan: maiatzaren 27an, zapatuan, bisita gidatua egingo dute Lumagorri oilaskoa hazten duten Azkoitiko Jauregi baserrira. Azpeitiko Sakona etxalde ekologikoa bisitatzeko aukera izango da, berria, ekainaren 10ean. Bi bisitak 11:00etan izango dira, eta erreserbak egiteko 943 15 18 78 telefonora deitu behar da.

Menu eta pintxoen inguruko informazio osoa ikusteko klikatu hemen. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information