wrapper

Oharrak

Eskuak altxatuta, oihuka horixe aldarrikatu nahi izan dute ekimanaren bukaeran: ezberdinak izanagatik, bakoitza den bezala maitatua izatea aldarrikatu dute gaur goizean ikastetxeetako ikasleek, Udal ordezkariekin batera plazan. Maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Munduko Eguna da, eta data hori aprobetxatuz plazara atera nahi izan dute aldarria. 

"Plazara, askotan horren zaila egiten zaigun toki publikora ateratu nahi izan dugu aldarria. Merezi duelako", hasi du bere adierazpena Eneko Etxeberria alkateak. Aurretik Haizea Egiguren eta June Urainek antzerkiaren bidez gaia ekarri dute plazara eta Ekain Ibarguren pailazoak ere koloreztatu eta alaitu du plaza. Herriko istetxeek eta Udaleko Gazteria eta Parekidetasun sailek elkarlanean antolatu dute ekimena eta bakarra izan da aldarria. Ahots batean ekitaldi bukaeran plazaratu dute "Naizena naizela, maitatua" izateko eskubidea eta aukera. Aurretik, Etxeberriak ere horixe izan du hizpide bere hitzartzean: "Itxuraz homosexualitatearen gaia gure jendartean normalizatzen hasia bada ere, homosexuala edo transexuala izatea errealitate gogorra da oraindik ere gure haur eta gazte askorentzat" salatu du, eta homofobiak eta transfobiak gu guztiongan eragiten duela ere gogorarazi du. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information