wrapper

Oharrak

Azken urteotan indar berezia egiten ari da Azpeitiko Udala herrira bisitari eta turistak erakartzeko. Horretarako ondoko herri zein eragileekin eskaintza ezberdinak egiten ditu. Baina azken urte honetan bere ibilbide propioa egin eta gidatzeko erabakia hartua du. Eta bide horretan, eredu propio bat sortzeko ausardia izan du. Horren adibide dira gaur aurkeztu berri dituen www.azpeitibizi.eus webgunea eta eta mugikorrerako prestatutako APP-a.

Azpeitian asko dago ikusteko, asko bizitzeko, asko ezagutzeko… baina bada Azpeitia berezi egiten duen errealitate bat: errealitate soziolinguistikoa. Euskara. Eta jendea erakartzeko horixe jarri nahi da balorean, erdigunean, hori delako Azpeitiako altxorra. Azpeitia euskaraz da eguneko 24 orduz, urteko 365 egunetan.

Eta euskarak berekin euskal kultura dakar. Kulturaren orohar eta euskal kulturaren plaza ere bada Azpeitian; azken urteotan, gainera inoiz baino biziago. Eta helburua, hori balorean jarri eta bisitari eta turistak Azpeitia bizitzera erakartzea da. Eneko Etxeberria alkateak azpimarratzen duenez, Turismo eredu propioa bultzatzea da helburua: "Euskara erdigunean jarrita. Gure ekonomiaren indargune ere izan daitekeelako turismoa, eta horrela izan dadin ari gara lanean azken urteotan".

Azpeitia interesgarria da bisitan datorrenarentzat: "Gurea ezagutzera jendea etor dadin nahi dugu. Masifikazioetatik aparte, gurea ikustera etortzea baino, gure herria bizitzera, euskara arnastera eta euskaraz amestera gonbidatu nahi ditugu", gaineratu zuen. 

Espeirientzia berri honen erdigunean, herritarrak daudela eta parte hartu dutenak eskertu ere egin zituzten: "Azpeitibizi egitasmoa herritarren esperientziatik abiatuta plazaratu nahi izan dugu. Herritarrak dira protagonista, ziur gaudelako azpeitiarrak direla gure herriaren komertzialik onenak. Azpeitiarrak dira, Azpeitiak duen gauzarik onena". 

Egitasmoaren oinarriak

  • Azpeitiarrek euskara dute balio erantsi nagusiena. Euskaraz bizi den herria baita Azpeitia, gainontzeko euskal herrietatik hurreratzen denak berehala antzemango duen eran
  • Euskarak kultura bat dakar aldean, azpeitiarrek jaso, gorde, mantendu, bersortu, eguneratu, moldatu, heurenganatu, zabaldu eta transmitituz bizirik mantentzen dutena, Euskal Herri osoan eredu dena.
  • Bizitzeko herri bizia da Azpeitia, bisitaria beso zabalik hartzen duena, azpeitiartu diren migratzaileek baieztatzen duten eran.
  • Ospatzen badakien herria da Azpeitia, hasi urtarrilean eta abendura bitarte, eguneroko izerdia bizipozerako hedabeekin neurrian nahasten dakiena.
  • Langileen herria da Azpeitia, 1776an matxinatu zen huraxe.
  • Gertakari historikoek zizelkatu duten herria da Azpeitia, memoriaren historia eraikitzen jakin izan duena.
  • Bisitariak altxor horien aitzakiapean erakartzeari Turismoa baderitzogu, turistikoki herri bizia dugu Azpeitia, turismo aktiboa baino, turismo bizia eskaintzen duena.
  • Azpeitiarrak dira Azpeitiak eskaini dezakeen onena.

Webgune eta APP-a atalka

Zatoz onera, zatoz Azpeitiara atala

Azpeitiko eguneroko bizitza ezagutzeko aukera duzu. Herritarrek kontatuta, beren esperientziatik, herrian egiten duten lanetik abiatuta. 21 azpeitiarrek beren ahotsetik kontatzen dute Azpeitia dena, Azpeitian bizi dena, Azpeitiaren iragana…. Bide batez, hemen zaudetenez, eskerrak benetan proiektu honetako parte izateagatik, zuek eta zuek bezalakoak direlako proiektu honen arima eta bihotza.

Azpeitia gogoangarria


Atal honetan herriko ondarearen berri ematen da, baina modu berezi batean. Postalak osatu ditugu: Gaizka Otemendi argazkilari azpeitiarrak ateratako argazkiak literatur testuekin osatu dituzte Xabier Gantzarain eta Koldo Eizagirre idazleek. Hala, euskarazko literaturaturari ere eman nahi izan diogu tartea.

Zer egin atala

Poetak zioen, arazoa ez da denbora pasatzea, denbora pasatzen den bitartean zer egiten dugun baino. Azpeitian, bada bai, zer egina eta atal honetan aisialdirako Azpeitiak eskaintzen dituen aukerak bildu ditugu.

Ibilbideak


Mendi artean, paisaia ederrean bizi gara, eta horrek inguruetan ibilbide zoragarriak egitea ahalbidetzen du. Azpeitia inguruan egin ditzazkegun ibilbideak ere bildu ditugu.

Osatatuak eta merkataritza

Bukatzeko ostatu eta merkataritza gidak ere sartu ditugu. Bisitari eta turistek Azpeitia ezagutzea nahi dugu, baina beraien bisitarekin Azpeitiaren ekonomia sustatzea eta Azpeitia aberasten laguntzea da. Bide horretan, ezinbestekoa da datozenei non jan, non lo egin, non erosi eskura jartzea eta hori ere bildu nahi izan dugu.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information