wrapper

Azpeitiko Udalak gure herrian urtero egin ohi diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak direla eta, edizio bakoi­tzerako kartel lehiaketa antolatu ohi du. Lanak aurkezteko epea, maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira Udalaren Kultur Sailean. Horretaz gain, Antzerki Topaketetean beren obra eskaini nahi duten taldeek apirilaren 28rako aurkeztu behar dute proiektua. 

 

Kartel lehiaketako oinarriak


1.- Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
2.- Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
3.- Kartelek, nahi eta nahiez, argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egi­leak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
4.- Lanak ondorengo neurrietan aurkeztu beharko dira: 450mm. x 680mm. (zabal x altu).
5.- Lehiaketara aurkeztuko diren kartelek, nahi eta nahiez, edizio bakoitzari dagokion izenburua eraman beharko dute goiburuan:
“Azpeitia, XXXV. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK, 2017ko UDAZKENA”.
6.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:
• Jaiotze data, N.A.N. eta herria.
• Helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
7.- Lana aurkezteko epea urtetik urtera aldatu egin daiteke. Hori dela eta, edizio bakoitzerako deialdia behar den moduan jakinaraziko da. Horrez gain, epaimahaiak erabakia emango duen eguna ere modu egokian jakinaraziko da.
8.- Lanak helbide honetara bidali beharko dira. Azpeitiko Udala - Kultura Saila: Plaza Nagusia, 5 - 20730 AZPEITIA
Edozein argibidetarako, 943 15 70 68 telefonora deitu
9.- Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du.
10.- Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 900 € jasoko ditu.
11.- Saririk lortzen ez duten lanak, epaimahaiak bere erabakia eman ondoreneko hilabeteko epean jaso beharko dira. Epe hori igarotakoan lana ez baldin bada jaso, egileak kartela Azpeitiko Udalaren esku uzten duela ulertuko da.
12.- Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek ez balute behar adinako kalitate edo baliorik.
13.- Saria, edizio bakoitzaren amaiera ekitaldian emango zaio kartel irabazlearen egileari.
14.- Saritutako lana Azpeitiko Udalaren jabetzako geldituko da eta honek Antzerki Topaketetako edizio bakoitzaren garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio, kartel irabazlea bihurtuko baita edizio bakoitzaren sustapenerako oinarrizko ardatz.
15.- Sarituak izan ala ez, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendeaurrean jarriko dira Azpeitian, Udalaren Kultura sailak ekainaren 9tik 18ra antolatuko duen erakusketa batean, deialdiaren epea amaitu ondoren eta epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.
16.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.
17.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du.
18.- Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da.