wrapper

Oharrak

Beste hiru ikastaro eskainiko ditu Azpeitiko Udalak hurrengo asteetan zehar. Batetik, UEUren eskutik argazkigintza eta kantugintza ikasteko aukera izango da eta bestetik, Urkomerekin elkarlanean antolatuta, produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko ikastaroa prestatu da.

Kultur sorkuntzari lotuta bi ikastaro berri abiatuko dira Maiatzean. Udako Euskal Unibertsitatearen bidez eskainiko dira saioak, eta Udalak Kultur Mahaia eta Argazki Elkartearekin alkarlanean antolatu ditu. Ikastaroetan izen emateko epea apirilaren 28an bukatuko da. Izena emateko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. era idatzi, 943 15 71 92 telefonora deitu edo Gizarte Zerbitzuetara joanda eman daiteke

 Argazkigintza digitala: edizioa

Argazkilaritza digitalaren edizioaren oinarrizko kontzeptu teoriko eta teknika praktikoak azalduko ditu Esther Gamito argazkilari eta diseinatzaile grafikoak: Tonua, kolorea, argitasuna, tenperatura, kontrastea, mailak, kurbak eta mozketa eta konposaketa izango ditu hizketagai besteak beste. Saio praktikoak izango da eta azalpenak ematen dituen bitartean, ikasleek beren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte. 

Datak: Maiatzaren 8, 9, 10, 11 eta 12 (astelehenetik ostiralera)

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara

Lekua: Argazki Elkartearen egoitza

Prezioa: Azpeitian erroldatuak 15 €, besteak 18, 75€

 

Gure imajinarioa kantugintzaren bitartez

Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herrian? Zein eragin (izan) dute idazle era musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imajinarioan? Galdera horiei eta erantzuten saiatuko dira ikastaroan parte hartuko dutenek. Horretarako, zenbat kantari eta musika taldek kantuetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dira: idazleak aurkeztuko dira, musikariak, testuingurua eta ondorioak. 

Datak: Maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara

Lekua: Dinamoa, sormengunean (Soreasu)

Irakasleak: Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda

Prezioa: Azpeitian erroldatuak 18 €; besteak 22, 50 €

 

 

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea

Urkome eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa profesionalentzat da: nekazaritza-txartela dutenak edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dutenak hartu ahal izango dute parte eta hori frogatu behar da. Asistentzia %90koa izan behar da eta ikastaroaren bukaeran azterketa bat egin behar da. Izena emane dota informazioa lortzeko Fraisoro Eskola: 943 69 21 66 telefono zenbakira deitu edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera idatzi behar da.

Datak: Maiatzaren 15, 16, 17, 18, 22 eta 23

Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara

Lekua: Sindikatu Zaharreko 1 solairua

Prezioa: Azpeitian erroldatuak 27 €; besteak 32,50 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information